47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLE

2022rako tarifak

Itzalleko Kontzejuak, 2021eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Itzallen (Zaraitzu) 2022ko ekitaldian aplikatu beharreko tarifak eta, beraz, honela geldituko dira partidak eta zenbatekoak.

–Belarrak, 2022an:

1. Ordainketa partikularrei: 0,2099 euro erreguko.

2. Ordainketa Itzalleko Kontzejuari: 0,4197 euro erreguko.

Edateko uraren eta ureztatzeko zerbitzuaren kanona, 2022an: 119,88 euro/kontagailu paratua (BEZa barne).

Saneamendu zerbitzuaren kanona, 2022an: 59,95 euro/kutxeta paratua (BEZa barne).

Ur kontsumoaren prezio publikoa, 2022an: 0,105236 euro/m³ (BEZa barne).

Etxerako egur loteak, 2022an: 36,62 euro/lotea.

–Auzolana, 2022an:

1. Motozerra eta guzti: 85,32 euro/eguna (8 orduko lana).

2. Arrunta: 74,69 euro/eguna (8 orduko lana).

3. Ordu bat, makineria, pala etab. duen traktorearekin: 47,01 euro/lanordua.

4. Ordu bat, traktore bakarrarekin, atoidun ibilgailuarekin eta abarrekin: 29,49 euro/lanordua.

–Kilometroak, 2022an:

1. Mendi-ibilgailuan, pistaz eta bidez: 7,41 euro bidaia bakoitzeko.

2. Ibilgailuan, errepidez: 0,34 euro/km.

Sakristautzako zerbitzuaren haborokina: 70,13 euro hilean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako tarifak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, tarifak behin betiko onetsitzat joko dira.

Itzallen (Zaraitzu), 2022ko otsailaren 3an.–Alkatea, Francisco Sarries Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2202678