47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, argitara ematen da 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 28an.

Etxarren Girgillaon, 2022ko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier López de San Román Laño.

PLANTILLA ORGANIKOA

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikuluak ezarritakoari jarraituz, adierazten da badirela organikoki Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren mende dauden langileak (Artazuko, Ziraukiko, Girgillaoko eta Mañeruko Udalak). Haren plantilla organikoan sartuta daude, eta zenbait toki-erakundetan ematen dituzte zerbitzuak:

–Idazkari kontu-hartzailea.

–Administrari-ofiziala.

–Administraria, lanaldi partzialean.

–Zerbitzu orokorrak, lanaldi partzialean.

Iragarkiaren kodea: L2202626