47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2022eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi dira Udalaren 2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2022ko urtarrilaren 31n.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 118.000,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 25.800,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 168.660,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 35.750,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 27.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 378.210,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 98.000,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 124.150,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 89.360,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 66.700,00 euro.

Gastuak, guztira: 378.210,00 euro.

Donamarian, 2022ko otsailaren 23an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2202776