47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Aresoko Udalak, 2021ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legeak eskatzen duen quoruma zuela, hasiera batean onestea Udalaren 2022ko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatzen denari jarraikiz.

Iragarkia 2022ko urtarrilaren 17an argitaratu zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean eduki da, 15 egun baliodunean, hasiera batean onetsiriko plantilla organikoa.

Jendaurreko epe hori iraganik eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat jo da Aresoko Udalaren 2022ko plantilla organikoa.

Plantilla ondotik ematen da, hitzez hitz.

Areson, 2022ko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, Jose Otermin Echarri.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Erregimena: F. Maila: E. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (O.L.) Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %43,69. Egoera administratiboa: eszedentzian. Euskara: B2, ahoz; A2, idatziz.

Idazkari/kontu-hartzailea. Erregimena: F. Maila: A. Lanaldia: osoa. Sarbidea: O.L.. Lanpostuko osagarria: %30,00. Egoera administratiboa: hutsik. Euskara: EGA/C1.

Administrari-ofiziala. Erregimena: F. Maila: C. Lanaldia: erdia. Sarbidea: O.L. Lanpostuko osagarria: %14,20. Mailako osagarria: %12. Egoera administratiboa: hutsik. Euskara: EGA/C1.

Langileen zerrenda

Funtzionarioak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Jesús Javier Nieto Baranda. Eszedentzia egoeran. Antzinatasuna: 2004ko uztailaren 1a.

Administrazio kontratudunak.

Idazkari/kontu-hartzailea: Inge Zelaia Zubikoa. Jardunean. Antzinatasuna: 2019ko maiatzaren 20a.

Administrari-ofiziala: Olatz Zubiri Goizueta. Jardunean. Antzinatasuna: 2016ko azaroaren 11.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Miguel Javier Zabaleta Garin. Antzinatasuna: 2021eko martxoaren 2a.

Iragarkiaren kodea: L2202816