47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2022ko Plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Aranoko Udaleko Udalbatzak, 2022ko urtarrilaren 27an ospatutako udalbilkuran hasiera batez onartu zuen 2022ko plantilla organikoa eta langileen zerrenda izendatua. Iragarki hau 26 zenbakidun 2022ko otsailaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen.

Jendeaurreko epea igaro da eta ez da erreklamaziorik aurkeztu, ondorioz, plantilla organikoa eta langileen zerrenda izendatua behin betiko onartuta gelditzen direla ulertzen da.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioako 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin bat.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Lanpostua: Arano eta Goizuetako udalen Elkarteko idazkaria.

Buru den udalerria: Goizueta.

Maila: A.

Bateraezintasun osagarria: %35.

Lanpostuko osagarria: %3,72.

Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa; maila: EGA edo baliokidea.

Egoera administratiboa: hutsik.

Lan Kontratatudunak.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea.

Maila: E.

Maila osagarria: %15.

Lanpostuko osagarria: %3,21.

Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa; idatzizkoa eta ahozkoa: B1 maila.

Baldintza berezia: gidatzeko baimena, B.

Egoera administratiboa: hutsik.

–Lanpostua: administrari laguntzailea.

Maila: D.

Lanaldia. %33.

Maila osagarria: %12.

Lanpostuko osagarria: %2,99.

Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa; maila: EGA edo baliokidea.

Egoera administratiboa: hutsik.

Langileen zerrenda izendatua

Administrazio kontratudun langileriaren zerrenda izendatua.

Idazkaria: Miriam Arozena San Miguel.

Zerbitzu anitzetako langilea: Francisco Javier Ansa Egurrechea.

Behin behineko lan kontratudun langileriaren zerrenda izendatua.

Adminsitrari laguntzailea: Cristina Ursua Aizpurua.

Aranon, 2022ko otsailaren 28an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2202932