1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
234/2022 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterreko ikasketa-planaren aldaketa argitara dadila agintzen duena.
Ikusirik Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena, 2022ko otsailaren 2koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterreko ikasketa-planaren aldaketari buruzkoa.
2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren 32.5 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Errektoretza honek erabaki du Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterreko oraingo ikasketa-plana argitaratzea, zeina ebazpen honen eranskinean jasoa dagoen moduan egituratuko baita.
Iruñean, 2022ko otsailaren 14an.–Ramón Gonzalo García, Errektorea.
ERANSKINA, 234/2022 EBAZPENARENA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ERREKTOREAK 2022KO OTSAILAREN 14AN EMANA
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana
Jakintza-arloa: Gizarte Zientzietakoa edo Zientzia Juridikoetakoa.
Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:
IRAKASGAI MOTA | ECTS KREDITUAK |
Nahitaezkoak | 14 |
Aukerakoak Kanpo praktikak | 30 10 |
Master Amaierako Lana | 6 |
KREDITUAK OSOTARA | 60 |
Ikasketa-plan laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa: |
MODULUA | ECTS | IRAKASGAIA | IZAERA | ECTS | IKASTURTEA |
Orokorra | 14 | Hezkuntzako Prozesuak eta Testuinguruak | Nahitaezkoa | 6 | 1 |
Garapena eta Ikaskuntza Nerabezaroan | Nahitaezkoa | 5 | 1 |
Gizartea, Familia eta Hezkuntza | Nahitaezkoa | 3 | 1 |
Espezifikoa | 30 | Diziplinazko Osagarriak | Aukerakoa | 12 | 1 |
Diziplinen Irakaskuntza eta Ikaskuntza | Aukerakoa | 12 | 1 |
Hezkuntzako Ikerketarako eta Berrikuntzarako Sarrera | Aukerakoa | 6 | 1 |
Practicuma | 16 | Espezialitateko praktikak | Nahitaezkoa | 10 | 1 |
Master Amaierako Lana | Nahitaezkoa | 6 | 1 |
Modulu espezifikoaren kredituei dagozkion espezialitateak:
ESPEZIALITATEA | ECTS |
Matematika | 30 |
Fisika eta Kimika | 30 |
Biologia eta Geologia | 30 |
Teknologia | 30 |
Ekonomia eta Enpresen Kudeaketa | 30 |
Geografia eta Historia | 30 |
Gaztelania eta Literatura | 30 |
Ingelesa | 30 |
Euskara eta Literatura | 30 |
Frantsesa | 30 |
Hezkuntzako Orientazioa | 30 |
Prozesu Sanitarioak | 30 |
Gorputz Hezkuntza | 30 |
Iragarkiaren kodea: F2202751