47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

226/2022 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Psikologiako Graduaren ikasketa-plana argitara dadila agintzen duena.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena duenez, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearen baimena ere, eta Ministro Kontseiluaren 2019ko martxoaren 22ko Erabakiaren bidez tituluaren ofizialtasuna ezarria dagoenez (zeina 2019ko apirilaren 23an argitaratu baitzen 97. zenbakiko BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2019ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez).

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak eman zion idazketaren arabera, eta 2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak 27.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, Errektoretza honek erabaki du argitara ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Psikologiako Graduko titulua lortzeko ikasketa-plana.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2022ko otsailaren 11n.–Ramón Gonzalo García, Errektorea.

ERANSKINA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Psikologiako Graduko tituluaren ikasketa-plana

Jakintza-arloa: Osasun Zientziak.

Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Oinarrizko prestakuntza

60

Nahitaezkoak

126

Aukerakoak

30

Kanpoko praktikak

12

Gradu Amaierako Lana

12

Kredituak osotara

240

Oinarrizko prestakuntzako kredituak. Irakasgaien araberako banaketa:

JAKINTZA-ARLOA

IRAKASGAIA

ECTS

IKASTURTEA

Osasun Zientziak

Psikologia

30

1.a eta 2.a

Biologia

12

1.a eta 2.a

Fisiologia

12

2.a

1.a

Estatistika

6

Ikasketa-plan laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

IZAERA

ECTS

IKASTURTEA

Jokabidearen Oinarri Biologikoak

24

Biologia

Oinarrizkoa

12

1.a eta 2.a

Fisiologia

Oinarrizkoa

12

2.a

Psikologiako Ikerketako Metodo, Diseinu eta Teknikak

27

Estatistika

Mistoa

12

1.a eta 2.a

Metodologia

Nahitaezkoa

15

1.a eta 2.a

Psikologia

135

Psikologia: Historia, Zientzia eta Lanbidea

Mistoa

12

1. eta 4.a

Prozesu Psikologikoak

Oinarrizkoa

24

1.a eta 2.a

Jokabidearen Oinarri Sozialak

Nahitaezkoa

18

1.a, 3.a eta 4.a

Bizitzako eta Hezkuntzako Zikloen Psikologia

Nahitaezkoa

30

1.a, 2.a eta 3.a

Giza Dibertsitatea, Nortasuna eta Psikopatologia

Nahitaezkoa

30

1.a, 2.a eta 3.a

Ebaluazio eta Diagnostiko Psikologikoak

Nahitaezkoa

12

3.a

Esku-hartze eta Tratamendu Psikologikoak

Nahitaezkoa

9

1.a eta 3.a

Aukerakoa

30

Aukerakoak

Aukerakoa

30

3.a eta 4.a

Praktikak

12

Praktikak

Nahitaezkoa

12

4.a

Gradu Amaierako Lana

12

Gradu Amaierako Lana

Nahitaezkoa

12

4.a

Psikologian graduatzen direnek, egindako aukerako irakasgaiak zeinahi direla ere, “Osasunaren Psikologia” aipamena eskuratuko dute, Osasun Publiko Orokorreko 2011ko urriaren 4ko 33/2011 Legearen Zazpigarren Xedapen Gehigarriaren hirugarren apartatuko b) letran ezarritakoarekin bat etorriz, eta horrek bidea emanen die Osasunaren arloko Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterrean sartzeko, zeinak osasunaren arloko psikologo orokorraren lanbide arautuan aritzeko gaitzen baitu.

Iragarkiaren kodea: F2202750