47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

13/2022 FORU DEKRETUA, otsailaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Abenduaren 22ko 114/2021 Foru Dekretuaren bidez (2021eko abenduaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2021eko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuko 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona.

Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintzetan sartzen diren lanpostuen ezaugarriak, eta betiere espezialitatea eta hizkuntza, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko direla, sartzeko hautapen proben deialdia egin baino lehen.

Hezkuntza Departamentuak jakinarazi du zehaztu beharra dagoela 2021eko lan eskaintzan sartu diren hezkuntzako ikuskatzaileen hamabi lanpostu hutsei dagokien hizkuntza, Administrazioan sartzeko hautapen proben deialdian jasotzeko.

Aldaketa honek ez du kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko otsailaren hogeita hiruan egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Hezkuntza Departamentuko hezkuntzako ikuskatzaileen hamabi lanpostu hutsen hizkuntza zehaztea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, zehaztu baita lanpostu huts hauen hizkuntza:

–Hezkuntzako ikuskatzaileen lau lanpostu huts, euskarazkoak, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 31377, 33934, 38016 eta 38022 zenbakiak dituztenak.

–Hezkuntzako ikuskatzaileen zortzi lanpostu huts, gaztelaniazkoak, A mailakoak, plantilla organikoan 32318, 32362, 33231, 33602, 33634, 34452, 35043 eta 36274 zenbakiak dituztenak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko otsailaren 23an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2202734