47. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

AKATS ZUZENKETA 1/2022 Foru Legea, urtarrilaren 26koa, Zenbait Fundazioren Zuzendaritza Organoak arautzen dituen otsailaren 17ko 2/2014 Foru Legea aldatzen duena.

Akats bat atzeman da 2022ko urtarrilaren 31ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urtarrilaren 26ko 1/2022 Foru Legean, zeinaren bidez aldatzen baita Zenbait Fundazioren Zuzendaritza Organoak arautzen dituen otsailaren 17ko 2/2014 Foru Legea. Horrenbestez, honako zuzenketa hau egiten da:

Hitzaurrean, lehen paragrafoa eta azken paragrafoko azken esaldia kendu behar dira. Beraz, honako hau dioen tokian:

“Foru lege honen xedea da otsailaren 17ko 2/2014 Foru Legea aldatzea; lege horrek aurrezki kutxen eraldaketatik sortutako fundazioen zuzendaritza organoak arautzen ditu.

Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa edo Foru Berria aldatu eta eguneratzen duen apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legea onetsi ondoren funtsean aldatu da fundazioen araubide juridikoa, eta horrek eragin du Nafarroako Fundazioei buruzko ekainaren 30eko 13/2021 Foru Legea onestea, zeinak lehendik dagoen araudia Foru Berriari egokitzen dion eta Foru Berriaren 42. legearen babesean eratutako fundazio guztiei aplikatu beharreko araudi substantiboa biltzen duen.

Araudi berria gorabehera, 2/2014 Foru Legeak bere indarrari eusten dio, aurrezki kutxen eraldaketatik sortutako fundazioek izaera berezia dutelako.

Nafarroako kasuan, Nafarroako Kutxa Fundazioa Nafarroako Kutxaren oinordekoa da. Azken horrek nortasun propiodun kreditu erakundea izateari utzi zion bere finantza-negozioa Banca Cívica banketxeari eskualdatzean –gero Caixabankek xurgatuko zuen– eta banku fundazio bilakatu zen Nafarroako Kutxaren ongintza- eta gizarte-ekintzaren muina izandakoa kudeatzeaz arduratzeko, Kreditu Erakundeak Berregituratzeari eta Suntsiarazteari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legea aplikatuta.

Caixabank SAk Bankia SA xurgatu eta biek bat egin izana Valentziako Merkataritza Erregistroan inskribatzearen ondorioz, 2021eko martxoaren 26az geroztik Nafarroako Kutxa Fundazioak jada ez ditu betetzen aurrezki kutxei eta banku fundazioei buruzko araudiak banku fundazioa izateko eskatzen dituen baldintzak. Beraz, fundazio arrunt bilakatu behar da.

Kontuan izanda Nafarroako Kutxa Fundazioaren jatorria eta haren ezaugarri berezia, justifikatuta dago fundazio horiek bestelako araubidea izatea, parte-hartze eta kontrol publiko zabalagoarekin eta gardentasun-arauei lotua. Horregatik guztiagatik, bidezkoa da Zenbait Fundazioren Zuzendaritza Organoak arautzen dituen otsailaren 17ko 2/2014 Foru Legea aldatzea egungo errealitate juridiko eta sozialera egokitzeko”.

Honako hau behar du:

“Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa edo Foru Berria aldatu eta eguneratzen duen apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legea onetsi ondoren funtsean aldatu da fundazioen araubide juridikoa, eta horrek eragin du Nafarroako Fundazioei buruzko ekainaren 30eko 13/2021 Foru Legea onestea, zeinak lehendik dagoen araudia Foru Berriari egokitzen dion eta Foru Berriaren 42. legearen babesean eratutako fundazio guztiei aplikatu beharreko araudi substantiboa biltzen duen.

Araudi berria gorabehera, 2/2014 Foru Legeak bere indarrari eusten dio, aurrezki kutxen eraldaketatik sortutako fundazioek izaera berezia dutelako.

Nafarroako kasuan, Nafarroako Kutxa Fundazioa Nafarroako Kutxaren oinordekoa da. Azken horrek nortasun propiodun kreditu erakundea izateari utzi zion bere finantza-negozioa Banca Cívica banketxeari eskualdatzean –gero Caixabankek xurgatuko zuen– eta banku fundazio bilakatu zen Nafarroako Kutxaren ongintza- eta gizarte-ekintzaren muina izandakoa kudeatzeaz arduratzeko, Kreditu Erakundeak Berregituratzeari eta Suntsiarazteari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legea aplikatuta.

Caixabank SAk Bankia SA xurgatu eta biek bat egin izana Valentziako Merkataritza Erregistroan inskribatzearen ondorioz, 2021eko martxoaren 26az geroztik Nafarroako Kutxa Fundazioak jada ez ditu betetzen aurrezki kutxei eta banku fundazioei buruzko araudiak banku fundazioa izateko eskatzen dituen baldintzak. Beraz, fundazio arrunt bilakatu behar da.

Kontuan izanda Nafarroako Kutxa Fundazioaren jatorria eta haren ezaugarri berezia, justifikatuta dago fundazio horiek bestelako araubidea izatea, parte-hartze eta kontrol publiko zabalagoarekin eta gardentasun-arauei lotua”.

Iruñean, 2022ko otsailaren 25ean.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2202983