46. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore izateko 110 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan zeladore izateko 110 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz (2019ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 5ekoa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lorturiko puntuen araberakoa, eta horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen hori 2021eko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 27koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 20an emandako 3315/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, zeladore lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2022ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31koan.

Gero, Iñaki Oses Ayerra jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaren jabetza hartzeko egunetik beretik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari lanpostua betetzen jarraitzeagatik.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, probak desgaitasuna duten pertsonen txandatik gainditu dituzten izangaien zerrendan hurrengoa den pertsonak beteko du lanpostua, betiere horretarako eskatutako baldintzak betez gero.

Aipatutakoa kontuan hartuta, bidezko da izendapen proposamena osatzea Jesús Félix Echeverría Echeverría jauna sartuta, bera baita hurrengoa hautapen prozesua desgaitasuna duten pertsonen txandatik gainditu zutenen zerrendan.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan zeladore izateko 110 lanpostu betetzeko deialdiko izendapen proposamena izangai hauekin osatzea:

Desgaitasuna duten pertsonen txanda.

ECHEVERRÍA ECHEVERRÍA, JESÚS FÉLIX

2. Deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 25ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2202819