46. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

275E/2022 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, zuzendaritza horretako titularra ordezteko araubidea ezartzen duena, kargua hutsik edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoen kasuetarako.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 26.3 artikuluak ezartzen du zuzendari bakoitzak ebazpen bidez erabakiko duela ordezkapenak egiteko lehentasun ordena, kargua hutsik edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoen kasuetarako.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 13.1 artikuluak ezartzen du administrazio organoen titularrak aldi baterako ordezkatu daitezkeela haiek kanpoan edo gaixorik daudenean, edo kargua hutsik dagoenean, bai eta haien abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen denean ere. Ordezkorik izendatzen ez bada, kasuko administrazio organoa menpean duen goragoko administrazio organo hurrenak izendatzen duenak hartuko ditu bere gain haren eskumenak.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzako titularra ordezkatzeko araubidea ezartzea kargua hutsik edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoen kasuetarako. Halakoetan, lehentasun ordena honi jarraikiko zaio:

1) Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

2) Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuko burua.

3) Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuko burua.

4) Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuko burua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau igortzea interesdunei eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendariordetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 17an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2202527