46. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, udako euskarazko kanpaldietan parte hartu duten haur eta gazteendako dirulaguntza deialdiarena

DDBN (Identif.): 611480.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/611480).

Onuradunak eta helburua: Deialdi honen oinarrien helburua da euskarazko kanpaldietan parte hartzearen gastuak diruz laguntzea.

Deialdi honetan sartzen dira 2022an egiten diren kanpaldiak. Horretarako ezaugarri hauek izan behar dituzte:

a) Euskarazko kanpaldiak izatea, haurrei eta gazteei zuzenduak.

b) Kanpaldiak 5 egun (4 gau) eta 15 egun (14 gau) artean iraun behar du, eta udako oporraldian eginen da, hau da, ekainaren 15etik irailaren 30era bitarte.

Deialdi honetatik kanpo daude:

a) Sakanako Mankomunitateak zuzenean edo zeharka kudeatutakoak, baita haren dirulaguntza jasotzen dutenak ere.

b) Txangoak edo bidaiak.

c) Barnetegirik behar ez duten kirol kanpusak.

d) Barnetegirik behar ez duten hiriko kanpaldiak edo kanpaldi irekiak.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (611480 kodea) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (http://www.sakana-mank.eus).

Laguntzetarako dagoen diru kopuru osoa: 9.000 euro.

Eskaerak aurkezteko epea: Aurkezteko epea 2022ko irailaren 30ean amaituko da.

Lakuntzan, 2022ko otsailaren 21ean.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2202686