46. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, ikastaro teknikoak edo hizkuntza gutxituei buruzkoak egiteko dirulaguntzaren deialdiarena

DDBN (Identif.): 611458.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/611458).

–Onuradunak eta xedea: diruz lagunduko da 2022an egindako ikastaroen matrikula, kasu hauetan:

a) Euskaraz egindakoak, gaia edozein dela.

b) Euskararen edo hizkuntza gutxituen normalizazioarekin edo soziolinguistikarekin lotuak.

Ez dira diruz lagunduko ostatua eta kilometrajea. Ez dira diruz lagunduko Sakanako Mankomunitateko langileek egindako ikastaroak.

–Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 611458) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (http://sakana-mank.eus).

–Laguntzetarako diru kopurua, guztira: 500 euro.

–Eskaerak aurkezteko epea: aurkezteko epea 2022ko abenduaren 31n amaituko da

Lakuntzan, 2022ko otsailaren 21ean.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2202657