46. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, Sakanako euskaltegietan helduak euskalduntzeko dirulaguntzak emateko deialdia

DDBN (Identif.): 611418.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/611418).

–Oinarrien xedea eta zertarakoa: Oinarri hauen xedea da Sakanako euskaltegiei helduak euskalduntzeko ematen zaizkien laguntzak arautzea.

–Dirulaguntzaren gaiak eta kontzeptuak: Deialdi honek 2022. urtean zehar burutzen diren ikastaroak hartuko ditu kontuan.

–Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazo kodea 611418) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (https://www.sakana-mank.eus).

–Laguntzetarako dirua, guztira: 25.000 euro.

–Eskabideak aurkezteko epea: Eskabideak egiteko epea 2022ko martxoaren 31 artekoa izango da, 2022. urteko 1. hiruhilekoari dagozkion dirulaguntzetarako; ekainaren 30 artekoa, 2022. urteko 2. hiruhilekoari dagozkion dirulaguntzetarako; abenduaren 31 artekoa, 2022. urteko 3. eta 4. hiruhilekoei dagozkien dirulaguntzetarako.

Lakuntzan, 2022ko otsailaren 21ean.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2202623