46. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

Enkante publikoa, hainbat parajetan herri-larreak aprobetxatzeko

1. Ezkurrako Udalak enkante publikorako deia egiten du, udalerriko hainbat parajetan herri-larreen aprobetxamendua esleitzeko.

2. Enkantean jarriko den azalera guztira: 100 hektarea.

Lizitazioaren zenbatekoa: 50 euro/hektarea.

Epea: urte bat.

3. Baldintza administriboen agiria udal idazkaritzan dago, interesdunen eskura, baita Udalaren egoitza elektronikoan ere, eta telefonoz edo posta elektronikoz eska daiteke.

4. Enkantearen data eta prozedura.

a) Lehenengo enkantea mugante diren udalerrietako edo kontzejuetako bizilagunen artean 2022ko martxoaren 9an egingo da, 16: 00etan, Ezkurrako udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Lehenengo esleipendunak ez badu 100 hektareako eskaintza egiten, enkantearekin jarraituko da, eta beste eskaintza batzuk egingo dira gainerako lursailarengatik, enkantearen xede diren 100 hektareekin amaitu arte.

b) Finka guztiak esleitzen ez badira, bigarren enkante bat egingo da Malerrekako herrietako biztanleen artean martxoaren 10ean, 16: 00etan, leku berean.

c) Azkenik, oraindik finkak geratzen badira esleitzeko, hirugarren enkante bat egingo da Baztan, Bortziriak eta Ultzamako biztanleen artean martxoaren 14an, hau ere 16: 00etan.

d) Enkanteak ahoz burutuko dira.

Interesatuak Ezkurrako udaletxean aurkeztu beharko dira, eskaintzak aurkezteko adierazitako egun eta orduan. Eskaintza ekonomikorik onena planteatzen duenari edo dutenei esleituko zaie.

Ezkurran, 2022ko otsailaren 23an.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.

Iragarkiaren kodea: L2202884