46. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

2022ko otsailaren 22an, honako ebazpen hau eman zuen Azagrako alkateak:

Kontuan harturik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako Jarraibidea, alkateek ezkontza zibilak egiteko baimena emateari buruzkoa.

Aintzat harturik zer dagoen ezarrita Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan.

EBAZTEN DUT:

1.–Udal honetako zinegotzi Ignacio Gutiérrez Sánchezen esku uztea 3/2022 zenbakidun ezkontza zibila egiteko eskumena, Azagrako Bake Epaitegian izapidetzen ari baita, ezkontideek hala eskatuta.

2.–Horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Azagran, 2022ko otsailaren 22an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2202709