46. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko udalaren obretako zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2022ko otsailaren 21ean:

Bat etorrita Iruñeko Udalaren obretako zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren zazpigarren oinarriarekin, zeina Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2021eko abuztuaren 17ko ebazpenaren bidez onetsi baitzen eta zeinaren aipamena 2021eko 212. NAOn, irailaren 9koan, argitaratu baitzen, honako hau ebatzi dut:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

NAN

ABIZENAK ETA IZENA

***7202**

CAMARERO MATE, ELENA MARÍA

Baztertuak: Inor ere ez.

2.–Epaimahaiaren behin betiko osaera:

Epaimahaiburua: Oscar Esquíroz Noble, Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko zuzendaria.

Epaimahaiburu ordezkoa: Francisco Javier Barace Egaña, Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko industria ingeniari teknikoa.

Epaimahaikidea: José Javier Soto Blanco, Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Manu Iribarren Arregui, Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.

Idazkaria: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.

Idazkari ordezkoa: Marta Martínez Llobet, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.

3.–Memoria-lana:

Deialdiaren oinarrietako 10.1) puntuan aipatzen den memoria-lanak:

–Honako lan-ildo hauek jaso behar ditu:

  • Lanpostuaren zereginak eta betekizunak aztertzea.
  • Lanpostuan aritzeko baldintzak eta bitartekoak azaltzea.
  • Obra publikoetako zerbitzuaren antolamendu teknikoa.
  • Zerbitzuan hobekuntzak egiteko proposamena.

–Memoria USB batean aurkeztu behar da, PDF artxibo batean.

–PDFaren ezaugarriak:

  • Formatua, Arial letrakoa.
  • Tamaina, 12 puntu.
  • Lerroartea, soila eta justifikatua.
  • Luzera: 15 eta 20 orri bitarte (DIN A4).

Memoria orriei zenbakiak jarrita aurkeztu beharko da.

–Aurkezteko eguna: 2022ko martxoaren 17an, 09:30ean, Armada etorbideko 2ko 9. solairuko bilera-aretoan.

Ahozko defentsa egiteko eguna memoria-lana aurkeztu ondoren jakinaraziko da.

Iruñean, 2022ko otsailaren 21ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, María Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2202697