46. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPE IREKIERA eskaera egiteko, 2022ko ekainaren 5etik 10era parte hartzeko Nafarroako Gobernuak gourmet elikaduraren sektorerako Mexiko Hirian eta automozioaren sektorerako Queretaroan antolatuko duen enpresa-misioan.

Nafarroako Gobernuak 2021-2022 Nafarroako laugarren Nazioarteko Plana prestatu du, Foru Komunitateak nazioartean duen posizionamendua hobetzeko asmoz.

2021-2022 Nafarroako Nazioarteko Planaren barruan, Mexiko lehentasunezko herrialdetzat hartu da nekazaritzako elikagaien, automozioaren eta energia berriztagarrien sektoreetarako. Mexiko munduko 15. ekonomia da BPGaren arabera, eta lehenengo 5en artean egonen da 2050ean.

–Gourmet elikaduraren sektorea.

Mexikok 127 milioitik gora biztanle ditu, eta oso agerikoak dira elikadura ohituretan izandako aldaketak, bai eta bizi estandarren igoera, saltoki handien hedapena eta elikagaien gero eta inportazio handiagoa ere. Horrek aukera handiak irekitzen ditu elikadura osasungarrirako eta gourmet motako elikadurarako.

Mexikoko merkatua aukera handi bat da sektore horretako enpresa nafarrentzat, elikagaien industriaren balizko hornitzaile izan baitaitezke.

–Automozioaren sektorea:

Automozioari dagokionez, sektore hori funtsezkoa da Mexikorentzat: BPGaren %3 da, eta manufakturen produkzioaren %18 (garrantzian, bigarren industria da, elikadurarenaren ondotik). Automobilak fabrikatzen dituzten enpresa multinazional handi guztiak daude merkatu horretan, zeinak, gainera, industria laguntzaile oso indartsua baitu.

Industria horren zati handi bat Queretaron biltzen da, bertan automobilgintzako osagaien %38 ekoizten baitira (%80 esportatzen da). Estatu horrek sektore horretako 300 enpresa baino gehiago ditu, besteak beste Brose, Magna, Faurecia edo Autoliv, eta 65.000 pertsonari ematen zaie lana.

Bestalde, azpimarratu behar da automozioa dela jada Nafarroatik Mexikora esportatzen duen sektore nagusia. Zehazki, automozioko ekipoek eta osagaiek 48,02 milioi euro bildu zituzten Mexikora 2021eko urtarriletik azarora bitartean egin salmentan (eskuragarri dauden azken datuak), hau da, Nafarroak aldi horretan herrialde horretara esportatu zituen 140 milioi euroen herena baino gehiago.

Horregatik, Nazioartekotze Planean jasota dauden nazioartera ateratzeko laguntzen eta lehentasunezko merkatuen ardatzen barnean, Nafarroako Gobernuak enpresa-misio bat antolatuko du Mexiko Hirian eta Queretaron ekainaren 5etik 10era.

Ekintzaren edukia

Finantzatutako ekitaldiak honako jarduera hauek bilduko ditu:

–Nekazaritzako elikagaien sektorea:

  • Enpresen harrera. Topaketa Mexiko Hirian dauden Nafarroako enpresekin eta instituzioetako eta enpresetako eragileekin.
  • B2B topaketak antolatzea Nafarroako enpresen eta enpresa banatzaileen, inportatzaileen eta erosketa-zentralen artean.
  • Sustapen liburuxka.
  • Mexikoko nekazaritzako elikagaien merkatuaren ezaugarriei buruzko hitzaldia.
  • Bisita saltoki handietara, supermerkatuetara eta gourmet dendetara, merkatuarekin ohitzeko.
  • Sustapen-ekitaldia: Nafarroako produktuen showrooma, gastronomiako preskriptore nagusien parte-hartzearekin.
  • Jaialdi gastronomikoaren afaria, networking ekitaldia inportatzaileekin.
  • Barneko joan-etorriak taldean.

–Automozioaren sektorea:

  • Enpresen harrera. Topaketa Queretaron dauden Nafarroako enpresekin eta instituzioetako eta enpresetako eragileekin.
  • Bilerak antolatzea Nafarroako enpresen eta Mexikoko enpresa-elkarteen, enpresen, automozioaren sektoreko klusterraren eta sektoreko beste eragile batzuen artean.
  • Sustapen liburuxka.
  • Informazio saioak Queretaroko estatuan ezartzeko prozedurari eta laguntzei buruz.
  • Bisita industria-parkeetara, eskura dauden nabeetara eta elkarrizketak arduradunekin.
  • Elkarrizketak Queretaron atzerriko inbertsioa erakartzea sustatzen duten arduradunekin.
  • Barneko joan-etorriak taldean.

Nafarroako Gobernuak bere gain hartzen ditu ekitaldiaren, topaketa enpresarial eta instituzionalen eta bisiten antolakuntza gastuak.

Hegaldiak, otorduak, ostatua edo bestelako gastuak enpresa bakoitzaren kargura izanen dira.

Entitate parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak

–Gourmet elikaduraren sektorera bideratutako misioan:

  • Gourmet kanala eta produktua lantzen duten klusterra, elkartea edo enpresa izatea.
  • Egoitza, egoitza soziala edo ekoizpen-zentroa Nafarroan izatea.

–Automozioaren sektorerako misioan:

  • Automozioaren sektoreko balio-kateko faseren bateko kluster, elkarte, enpresa edo zentro teknologikoa izatea. Egoitza, egoitza soziala edo ekoizpen-zentroa Nafarroan izatea.
  • Mexikon ezartzeko interesa izatea.

Eskaera aurkezteko epea

Eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira, nahitaez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta 2022ko martxoaren 25eko 24:00ak baino lehen, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko zerbitzuen katalogoan dagokion fitxaren bidez:

https://www.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/participacion-en-la-mision-empresarial-que-organiza-el-gobierno-de-navarra-en-ciudad-de-mexico-para-el-sector-de-alimentacion-gourmet-y-en-queretaro-para-el-sector-de-automocion

Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko, eta bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Gehienez parte hartzen ahal duten entitateen kopurua

Gourmet sektorearen misioan gehienez 20 entitatek parte hartuko dute, eta gutxienez 8k; automozioaren sektorearen misioaren kasuan, gehienez 8 entitatek parte hartuko dute, eta gutxienez 5ek. Inskripzioaren ordenaren arabera hautatuko dira parte-hartzaileak.

Eskaera onartuz gero, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak mezu bat bidaliko du inskripzio fitxan adierazitako helbide elektronikora, eta parte-hartzaileei dei eginen zaie misioa prestatzeko bilera batera.

Eskaera onartzen bada, entitate parte-hartzailea beharturik egonen da misioa egitera, salbu eta behar bezala justifikatuta arrazoiak daudenean edo gerora sortutako ezintasunagatik.

Eskatu eta onartuta dagoen misioa batera joan ezean, aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuak ez badira, aurrerago antolatuko diren misioan parte hartzeko eskubidea galduko da.

Entitate parte-hartzaileen betebeharrak

–Enpresaren datuak jakinaraztea, ekintzan parte hartzeko eskaeran zehazten direnak.

–Misio komertziala egiten denetik 15 eguneko epean, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak igorriko dien balorazio inkesta betetzea.

–Kasu egitea Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak sei hilabete geroago egiten duen kontsultari, helburua baita ezarritako kontaktuen eta Mexikon jasotako informazioen aurrerapena ezagutzea.

Iruñean, 2022ko otsailaren 22an.–Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria, Miren Ausín Lecuna.

Iragarkiaren kodea: F2202704