46. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

18/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, foru agindu hauek aldatzen dituena: Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren martxoaren 18ko 40/2009 Foru Agindua, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kontura egin beharreko ordainketa zatikatuen autolikidaziorako 130 eredua onesten duena; Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren martxoaren 18ko 41/2009 Foru Agindua, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketaren ordainketa zatikatuaren autolikidazio proposamenak igortzea eta bankuko helbideratzea arautzen duena; Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Agindua, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako komunikazioak eta beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak arautzen dituena; eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 183/2009 Foru Agindua, “Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena” 296 eredua onesten duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearekin eta, estatuan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearekin, gaur egun baliabide elektronikoen erabilera lehenesten da Administrazio Publikoaren eta gizartearen arteko harremanetan; hori dela eta, hainbat egokitzapen egin behar dira zerga arloko araudi jorian.

Administrazio elektronikora garamatzan prozesu horren barruan, martxoaren 10eko 33/2021 Foru Aginduaren bidez aldatu zen Ekonomia eta Ogasunaren kontseilariak uztailaren 3an emandako 132/2009 Foru Agindua, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako komunikazioak eta beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak arautzen dituena; era berean, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio-aitorpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako komunikazioak eta beste agiri batzuk Internet bidez nahitaez aurkezteko betebeharraren aplikazioaren esparru objektiboa zabaltzen du eta zenbait eredu paperean aurkezteko aukera ezabatzen du, besteak beste 130 eredua, “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuen autolikidazioa” aurkeztekoa.

Horrekin batera, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urriaren 18ko 114/2021 Foru Aginduaren bidez aldatu da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Agindua, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua hein batean garatzen baita, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez, eta ordainketarako borondatezko epearen azken hiru egunetan dagoen murriztapena kentzen baita, aurrerantzean onartuko baitira Nafarroako Foru Ogasunari ordainketarako borondatezko epe osoan jakinarazten zaizkion helbideratze agindu guztiak.

Horrenbestez, foru agindu honen xedea da bi foru agindu hauek aldatzea, aipatutako aldaketetara egokitzeko: Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren martxoaren 18ko 40/2009 Foru Agindua, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren ordainketa zatikatuen autolikidaziorako 130 eredua onesten duena, eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren martxoaren 18ko 41/2009 Foru Agindua, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketaren ordainketa zatikatuaren autolikidazio proposamenak igortzea eta bankuko helbideratzea arautzen duena.

Beste alde batetik, hirugarren artikuluak uztailaren 3ko 132/2009 Foru Agindua aldatzen du, batetik, 1. artikuluari zehaztapen bat gehitzeko, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren ondorioetarako enpresaburu edo profesional izaera duten pertsona fisikoak sartuz, eta, bestetik, zenbait aitorpen-likidazio, autolikidazio eta informazio aitorpen euskarriaren bidez aurkezteko aukeraren desagerpenera egokitzeko.

Azkenik, laugarren artikuluan aldaketa txiki bat egiten da 296 ereduaren erregistro diseinuetan (Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko aitorpena”), “AZPIGAKOA” eremuko 13. azpigakoaren testua estatuan eman zaion testuarekin bat etor dadin.

Zerga arloko eskumena duen departamentuko titularrak duen eskumena, autolikidazio proposamenak igorri eta bankuko helbideratzeak onartzekoa, arau hauetan oinarritzen da: ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 80.6 artikulua; maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 93. artikulua, zeinak zerga arloko eskumena duen departamentuko titularra gaitzen baitu ordainketa zatikatuaren aitorpena eta diru-sarrera egiteko baldintzak, betebeharrak eta modua zein diren zehazteko; eta, halaber, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 25. artikuluan aurreikusitakoa, ezartzen baitu tributu zorrak esku-dirutan ordaindu behar direnean legezko diruaz edo txekeaz gain Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baimendutako beste edozein bitarteko ere erabiltzen ahalko dela.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Lehen artikulua.–Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren martxoaren 18ko 40/2009 Foru Agindua, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kontura egin beharreko ordainketa zatikatuen autolikidaziorako 130 eredua onesten duena.

Martxoaren 18ko 40/2009 Foru Aginduren 3. artikuluko 2. eta 3. apartatuek testu hau izanen dute:

“2. Subjektu pasiboak, 1. apartatuan aipatzen den epearen barrenean, behartuta egonen dira egindako autolikidazioaren emaitza den zerga-zorra Nafarroako Foru Ogasunaren laguntzaile den edozein finantza entitatetan ordaintzera. Ordainketa egiteko, “717 ordainketa gutuna” erabiliko dute. Foru agindu honen I. eranskinean ageri da. Gainera, ordaintzeko onartuta dagoen beste edozein bide erabiliz ere egin dezakete diru-sarrera.

3. Subjektu pasiboek Nafarroako Zerga Ogasunaren diru-bilketaren kudeaketan laguntzen duen edozein entitatetan irekitako kontu batean helbideratzen ahalko dute autolikidazioaren ordainketa. Helbideratze hori ordainketarako borondatezko epe osoan egiten ahalko da.”

Bigarren artikulua.–Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren martxoaren 18ko 41/2009 Foru Agindua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren konturako ordainketaren ordainketa zatikatuaren autolikidazio proposamenak igortzea eta bankuko helbideratzea arautzen dituena.

Martxoaren 18ko 41/2009 Foru Aginduaren manu hauek honako testu hau izanen dute:

Bat. 2.3 artikulua.

“3. Autolikidazio proposamena hiruhileko ordainketa zatikatu bakoitzaren zorra aitortzearekin ere berretsiko da, geroratzeko eskaera bat epean aurkeztuta”.

Bi. 3.1 artikulua.

“1. Proposamena hurrengo modu hauetako batean errefusatzen ahalko da:

a) Nafarroako Foru Ogasunean erregelamenduz ezarritako epean eskaera aurkeztuta bide telematikotik. Hiruhileko horretan eta hurrengoetan helbideratzeak ez du eraginik izanen.

b) Aitorpena bide telematikotik aurkeztuta.

c) Eragiketan laguntzen duen entitateak subjektu pasiboaren kontuan kargua ez egitearen ondorioz. Errefusatze hori 80/2008 Foru Aginduaren 6.2 artikuluan ezarritakoarekin bat eginen da, eta berarekin ekarriko du hurrengo helbideratzeak eraginik gabe geratzea.”

Hiru. 4.2 artikulua.

“2. Errefusatzea atzera botako da bide telematikotik, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orriaren bidez, helbide honetan: https://hacienda.navarra.es.”

Hirugarren artikulua.–Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Agindua, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako komunikazioak eta beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak arautzen dituena.

132/2009 Foru Aginduaren manu hauek honako testu hau izanen dute:

Bat. Aldatzea 1. artikuluko 1.Laugarrena apartatuaren lehen paragrafoa eta 3. apartatua kentzea.

“4. Enpresaburu edo profesional izaera duten pertsona fisikoak, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 5. artikuluan eta ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onartutako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 33. eta 80.6 artikuluetan ezarritakoarekin bat.”

Bi. 3. artikulua kentzea.

Laugarren artikulua.–Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 183/2009 Foru Agindua, “Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena” 296 eredua onesten duena.

II. eranskineko 2. motako erregistro diseinuetan 102-103 idazguneetan dagoen “AZPIGAKOA” eremuko 13. azpigakoa aldatzea:

“13. Hartzailea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergaduna da, Espainiara iritsitako langileei aplikatzen zaien araubide berezikoa, zeina aipatzen baita Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 10.2 artikuluan. Kargatik salbuetsita dauden bidaia-gastuetarako esleipenak eta dietak (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 8. artikulua).”

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko otsailaren 15ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2202284