45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Asiaingo UE-1 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko otsailaren 17an hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi zen Asiaingo UE-1 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, aurkeztu baitute unitate horretako finken jabe guztiek, María Asunción Astiz Larrayak eta Asiaingo Kontzejuak, ados jarri eta Birpartzelazio Batzordea eratuta.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz ezartzen denarekin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. artikuluan, 74. artikuluari dagokionez.

Oltza Zendean, 2022ko otsailaren 18an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2202573