44. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04269 JV/da espedientea
Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Nafarroako Gobernua - Lurralde Kohesioaren Departamentua.

Helbidea: San Ignazio kalea 3, 31002 Iruña (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Bidasoa, Itzeko, Xuazteko erreka, Artesiaga, Katazpegi erreka.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Bidasoa-1/0100, Artesiaga-1/0100/210, Itzeko-1/0100/020, Xuazteko erreka, Katazpegi erreka.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa), Doneztebe (Nafarroa), Bera (Nafarroa), Donamaria (Nafarroa), Lesaka (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Konponketak hauek dira:

1. Jarduketa N-121-B errepideko 52+780 k.p.an, Bergara zubian, Baztanen.

Jarduketaren xedea zubi-bularra konpontzea da, hutsunea ale-materialez eta, ondoren, harlanduz eta mortairuz betez. Ur-hesi bat eginen da atzerako hondeamakina kateduna erabiliz.

2. Jarduketa NA-170 errepideko 32+450 k.p.an, Doneztebera sartzeko zubian.

Jarduketaren xedea zubi-bularra konpontzea da, hutsunea ale-materialez eta, ondoren, harlanduz eta mortairuz betez. Ur-hesi bat eginen da atzerako hondeamakina kateduna erabiliz. Lanerako plataforma txiki bat eratu ondoren aldamio bat jarriko da.

3. Jarduketa N-2540 errepideko 9+000 k.p.an, Ibur zubian, Iruritan.

Jarduketaren xedea zubiaren gangan dauden artesiak mortairuarekin zigilatzea da. Aldi baterako ur-hesi bat egin beharko da ibilgua desbideratu eta aldamioak paratu ahal izateko.

4. Jarduketa N-1310 errepideko 0+900 k.p.an, Aduanako zubian.

Jarduketaren xedea kaltetutako piezak aldatzea eta hondatutako habexkak egokitzea da. Lan eremuan sartzeko, ibilgua desbideratzeko ur-hesi bat egin beharko da.

5. Jarduketa N-4093 errepideko 0+300 k.p.an, Donamarian.

Jarduketaren xedea adarrak, harriak eta garraioko materiala garbitzea da, eskuz eta zisterna-kamioi bat erabiliz, fabrika-obra oztopatzen baitute.

6. NA-4000 errepideko 4+500 k.p.

Jarduketaren xedea metro bateko zapata bat hondeatzea da, haren gainean harri-lubeta hormigoiztatuaren lehen ilara paratzeko. Ondoren, harria paratuko da errepideko kotaren azpitik 0,5 metroraino. Kota horretara iritsi ondoren, hormigoi armatuzko 0,5 × 0,5 metroko garlanda bat egin eta metalezko hesi bat paratuko da.

7. NA-1740 errepideko 1+200 k.p.

Jarduketaren xedea metro bateko zapata bat hondeatzea da, haren gainean harri-lubeta hormigoiztatuaren lehen ilara paratzeko. Ondoren, harria paratuko da errepideko kotaren azpitik 0,5 metroraino. Kota horretara iritsi ondoren, hormigoi armatuzko 0,5 × 0,5 metroko garlanda bat egin eta metalezko hesi bat paratuko da.

Jendaurrean jartzen da orok jakin dezan, hogei egunez, eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten epe horretan, Baztango, Berako, Donamariako, Doneztebeko eta Lesakako udaletxeetan edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko otsailaren 16an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2202589