43. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-S-854

Rioja Vega SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen  eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Rioja Vega SA.

Xedea: upategi bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Ebro ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Viana (Nafarroa).

Isurketaren bolumena 7.300 m³-koa da gehienez urtean, eta honako hauen bidez tratatuko da: arbastatze automatikoa, erreaktore biologikoa (aireztapen-putzuaren bidez), ponpaketa lohien birziklatzearekin eta hondarren eta ihien bidezko iragazte sistema, 65 m²-ko azalerakoa. Aurretik, ur beltzak 6.000 litroko edukiera duen putzu septiko zaharretik igarotzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko otsailaren 1ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2201868