43. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2021eko azaroaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022rako aldaketa bat Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantzan.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2021eko 288. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 15ean, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betikoz onesten da, eta agintzen da osorik argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Azkoienen, 2022ko otsailaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

ALDAKETA, ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN

1. artikulua. Etxeko laguntza zerbitzuaren definizioa (ELZ).

ELZ udal zerbitzua da, xede dituena ohiko ingurunean oinarrizko premiak betetzeko mugak dauzkaten herritar guztiak, eta eskaintzen ditu banakako hainbat zerbitzu, izan daitezkeenak aldi baterakoak nahiz iraunkorrak, egoera bakoitzaren arabera, eta bilatzen du pertsona ahalik eta hobekien integratzea bere ingurunean, haren autonomia funtzionala handitzea eta bizi kalitatea hobetzea.

2. artikulua. Etxeko laguntza-zerbitzuaren (ELZ) esku-hartzeak oinarritzat dituen printzipioak.

Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legearen printzipio orokorrak garatzen dituzte (martxoaren 30eko 14/1983 Foru Legea). Hona zein diren:

–Erantzukizun publikoa, Administrazioak bere gain hartzen baitu ardura behar diren baliabideak sustatzeko: finantza-baliabideak, baliabide teknikoak, giza baliabideak eta antolaketakoak.

–Prestazioaren unibertsaltasuna eta berdintasuna, mendekotasun egoeran dagoen edozeinek izan dezan hura eskuratzeko eskubidea, batere diskriminaziorik gabe.

–Beste zerbitzu eta baliabide batzuen osagarri izatea, denek ere helburu izanik pertsonak etxean ahalik eta denbora gehien irautea.

–Prebentziora bideratua egotea, eragozteko edo mugatzeko gaitasun pertsonalek okerrera egitea eta laguntza jasotzen duenak sostenguak eta gizarte harremanak galtzea. Orobat, helburua da autonomia bultzatzea eta handitzea.

–Osotasuna/integralitatea: behar sozialei osotara erantzuteko eta ez partez bakarrik.

–Erantzunkidetasuna, hau da, mantentzea, babestea eta handitzea familiaren sostengua eta gizarte-sostengu sareak (auzoak, boluntarioak...).

–Errespetatzea laguntza hartzen dutenen eta zaintzaileen hobespenak.

–Laguntza emateko malgutasuna, konbinatuz kasu eta egoera bakoitzean laguntza hoberena emateko aukera ematen duten baliabideak.

–Koordinazioa gainerako baliabideekin, izanik horiek instituzionalak nahiz sostengu informalekoak, esku hartzearen sinergia hobetzeko, eta eraginkortasun handiagoa bermatzeko.

3. artikulua. ELZ programaren ezaugarriak:

ELZ honelako zerbitzua da:

–Balioaniztuna, bere gain hartzen baitu erantzuna ematea autonomia pertsonala falta duten pertsona edo familia taldeen premia sorta zabalari.

–Normalizatzailea, inguruneko baliabideak erabiltzen baititu premiak betetzeko.

–Etxekoa, erabiltzailearen etxean egiten baita batez ere.

–Integrala, osotasunean heltzen baitie bizikidetza unitateen beharrei.

–Prebentiboa, ahalegina egiten baitu eragozteko edo murrizteko gaitasun pertsonalek okerrera egitea eta sostenguak eta gizarte harremanak galtzea, baita inor beharrik gabe zentro batera eramatea ere, salbu eta zentroan bizi kalitate hobea bermatzen bada.

–Osagarria, bateratu baitaiteke oinarrizko beste laguntza batzuekin, helburuak betetzeko.

–Akuilatzailea eta pizgarria, lagunduko duena erabiltzailearen beharrak betetzen haren gaitasunak indartuz, bere aldaketaren eragile eginez eta familiaren partaidetza bultzatuz.

–Teknikoa, esku hartzeko oinarritzat hartzen dituena teknikoki planifikatutako eta egindako jarduerak, behar bezala kualifikatutako profesionalek planifikatu eta egin ere, gainbegiraturik.

–Pertsonalizatua, erabiltzaile bakoitzak behar baititu bere beharretara egokitutako programa eta jarraipena, baliabide egokienak konbinaturik.

–Oinarritzat hartzen duena errespetatzea laguntza hartzen dutenen eta zaintzaileen hobespenak.

4. artikulua. Helburuak.

Etxeko Laguntza Programak honako helburu hauek ditu:

–Laguntza ematea, pertsonek beren ohiko ingurunean iraun dezaten ahalik eta denbora gehienean eta ahalik eta bizi kalitate handienarekin, prebenituz eta saihestuz zentro batean sartzea beharrik gabe eta, hala, ingurunetik deserrotzea. Horretarako, alternatiba egokia ematea.

–Lortzea pertsonaren eta familiaren trebetasun, gaitasun eta abilezien optimizazioa, zeinek ahalbidetuko baitute ahalik eta autonomia handiena izatea, ohitura osasungarriak bultzatzea eta norberaren segurtasuna eta autoestimua handitzea.

–Ohiko bizilekuan eskaintzea prestazio multzo bat, erraztuko eta lagunduko duena eguneroko bizitzako jarduera guztiak egitea, modu integralean.

–Jarduketak koordinatzea parte hartzen duten profesionalen sarearekin, batez ere osasun eta gizarte sarearekin, baliabide egokiak erabiliz eta aplikatuz, esku-hartzea eraginkorragoa eta efizienteagoa izan dadin.

–Hobetzea oreka pertsonala, familiarena eta ingurunearena, horretarako sendotuz familia, auzo eta adiskidetasun loturak, bultzatuz eta indartuz lankidetza handiagoa izatea sostengu sare naturalek, bereziki familiarenak, behar bezalako sostenguak emanik zaintzaileei.

–Laguntza ematea pertsonaren nahiz familiaren krisi koiunturaletan, non kaltetzen diren autonomia pertsonala edo soziala.

–Bultzatzea zerbitzuaren hartzaileen gizarte-harremanak eta jarduerak, haien komunitate ingurunean, prebenitzeko isolatze eta bakardade arazoak.

–Bultzatzea eta bideratzea komunitateko boluntarioen bidezko sostengu soziala, indargarri gisa, zerbitzuaren hartzaileei lagun egiteko.

5. artikulua. ELZren erabiltzaileak/hartzaileak.

ELZren erabiltzaileak izaten ahalko dira pertsona edo bizikidetzako familia-unitate guztiak, baldin erroldaturik badaude egoki den Gizarte Zerbitzuen oinarrizko eskualdeko udalerrietariko batean, baldin badute bizi autonomoa egiteko mugarik eta, ondorioz, ezin badituzte beren kabuz bete premia pertsonala eta sozialak, eta, hortaz, laguntza behar badute ohiko bizilekuan jarraitu ahal izateko.

Erabiltzaile izateko, hauexek dute lehentasuna:

–Autonomia pertsonalean zailtasunak dituzten adin nagusikoek (“Mendekotasuna” dutenak, jarraikiz abenduaren 14ko 39/2006 Legeari –lege horrek hizpide du autonomia pertsonala sustatzea eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzea–).

–Desgaitasuna dutenek, baldin horrek larriki eragiten badio autonomia pertsonalari.

–Familia-unitateek, baldin beren baitan badituzte adingabeak edo beren buruaz baliatzeko zailtasuna duten kideak, eta beren etxean ez badute ematerik behar dituzten zaintza eta arreta eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretarako, edo, gizarte, ekonomia edo kultura aldetik, haien egoerak komenigarri egiten badu etxeko laguntza, bermatze aldera haien garapen normal eta orekatsua.

Premia maila bera izanik, lehentasuna izanen dute kargaren eskala progresiboan prezio publikoaren %100 baino gutxiago ordaindu behar dutenek.

6. artikulua. ELZn esku hartzen duten profesionalak:

Honako profesional hauek osatuko dute etxeko laguntza zerbitzuko lantalde oinarrizkoa:

–Gizarte-langilea: eskaria jasotzea dagokio eta, orobat, haren ardura dira kasuaren azterketa eta balorazioa, komeni den esku-hartze programa diseinatzea eta proiektua gainbegiratzea, haren jarraipena egitea eta ebaluatzea.

–Familia-langilea: horrenak dira erabiltzaileari berari eta haren etxeari dagozkion lanak, baita hura laguntzea ere ohiturak eta gaitasunak sortzen eta mantentzen; horrez gain, aldian behin balorazioa eta txostena egin beharko ditu bere esku-hartze etengabearen ondorioz egoerak duen bilakaeraz.

–Aipatutako lanetatik kanpo geldituko dira osasun arlokoak baizik ez diren prestazio guztiak, behar baldin badute espezializazioa eta baldin badagozkio osasun arloko baliabideen eskumenari.

–Administrariak: eginen dituzte zerbitzuaren ondoriozko administrazio eta antolaketa lanak.

Prestazioak hala behar duenean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko beste profesional batzuek esku hartzen ahalko dute, hala nola honako hauek:

–Hezitzailea: arduratzen da heziketa lanak egiteaz erabiltzailearekin, haren familiarekin eta inguruarekin, eta, hala, laguntzen du eskuratzen gaitasunak eta trebeziak, on egiten diotenak bizikidetzako gunearen familia-autonomiari.

–Psikologoa: esku hartu behar du sostengu psikosoziala behar duten egoeretan, baita begiraleei sostengu eta aholku emateko jardueretan eta zerbitzuko langileen prestakuntza etengabean ere.

–Beste profesional batzuk: eragile soziokulturalak, enplegu teknikariak, berdintasun teknikariak...

7. artikulua. Zerbitzua eskuratzeko irizpideak: mendekotasuna baloratzeko tresnak.

Baloratzeko etxeko laguntza zerbitzua nork nola erabiltzen ahalko duen, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak honako hauek hartuko ditu kontuan:

–Ea onuradun izan daitezkeenek zenbaterainoko autonomia funtzionala duten, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak eta tresna bidezkoak egiteko.

–Ea baduten sare naturalaren sostengua, bereziki familiarena.

–Onuradun izan nahi duenaren egoera soziofamiliarra.

Etxeko laguntza zerbitzua jasotzeko, lehentasuna izanen dute mendekotasun moderatua, larria eta handia dutenek (Nafarroako Mendekotasun Agentziaren arabera).

8. artikulua. Zerbitzuen zerrenda:

Etxeko laguntzaren prestazioaren barrenean, honelako jardueretako bat edo guztiak sartzen dira:

a) Etxeko lanetan sostengua emateko jarduketak. Honako hauek hartuko dira etxeko lanetan sostengu emateko jarduketatzat:

–Erabiltzailearen elikadurarekin ikusteko dutenak, hala nola:

  • Elikagaiak erostea.
  • Etxean janariak prestatzen laguntzea.
  • Etxez etxeko janari zerbitzua.

–Erabiltzailearen arroparekin ikusteko dutenak, hala nola:

  • Etxean nahiz etxetik kanpo arropa garbitzen laguntzea.
  • Arropa berrikustea eta zaintzea.
  • Arropa antolatzea.
  • Arropa lisatzea, etxean nahiz etxetik kanpo.
  • Arropa erostea.

–Bizilekuaren mantentze-lanekin zerikusia dutenak, hala nola:

  • Etxea garbitzea.
  • Konponketa txikiak.
  • Etxearen egoera orokorra gainbegiratzea, etxeko istripuak saihesteko.

b) Sostengu pertsonaleko jarduketak. Honako hauek hartuko dira eguneroko oinarrizko zereginetan sostengu pertsonala emateko jarduketatzat:

–Norberaren garbitasuna eta higienea: gainbegiratzea, eguneroko garbiketa, bainua.

–Janzten eta jaten laguntzea.

–Erabiltzailearen elikadura kontrolatzea.

–Osasun tratamenduaren segimendua egitea, oinarrizko osasun-laguntzako taldeekin koordinaturik.

–Etxe barreneko mugikortasunerako sostengua.

–Aisialdiko jarduketak bizilekuaren barnean.

c) Sostengu psikosozialeko jarduketak. Honako hauek hartuko dira laguntza psikosozialeko jarduketatzat:

–Autoestimua sendotzea eta bultzatzea.

–Balio positiboak indartzea, familiaren dinamikan agertzen diren egoera guztiak gainditzeko.

–Sostengua ematea, bakartasun eta isolamendu sentimenduen aurrean.

–Antolaketa ekonomikoan eta familiarrean orientazioa ematea.

–Sostengua ematea familiaren higienearen plangintzan.

–Prestakuntza ematea bizikidetza-ohituretan, familian eta ingurukoekin.

–Sostengua ematea gizarteratzeko eta sozializatzeko.

d) Arlo soziokomunitarioan sostengua emateko jarduerak. Honako hauek dira sostengu soziokomunitarioko jarduketak:

–Lagun egitea etxetik kanpo, kudeaketa pertsonaletan laguntzeko.

–Lagun egitea kultura nahiz aisialdiko jardueretan.

–Boluntarioen esku-hartzea erraztea eta bultzatzea, etxean lagun egiteko.

e) Familiari sostengua emateko jarduketak. Hona hemen familiari sostengua emateko jarduketak:

–Zaintzaileendako prestakuntza eta aholkularitza.

–Zainketen gaineko berariazko prestakuntza.

–Sostengu teknikoa eta gainbegiratzea.

f) Etxean sostengu teknikoa emateko jarduketak. Etxeko laguntza zerbitzuaren bitartez argibideak eta orientazioa ematen da honako hauen gainean:

–Behar den sostengu teknikoko materiala eskuratzea, errazteko etxean zainketak ematea (mailegu sistema, prestazio ekonomikoen kudeaketa etab.).

–Etxeko sostengurako baliabide osagarriak, beste erakunde batzuen ardurapekoak, hala nola larrialdietarako telefono zerbitzua, etxeko laguntzarako diru-laguntzak, eguneko zentroak etab.

–Etxebizitza egokitzeko baliabideak.

Etxeko laguntza zerbitzua gehienez ere 2 orduz emanen da egunero, etxe bakoitzean.

Irizpide orokor gisa, ez dira astean 5 ordu baino gehiago erabiliko mendekotasunik ez dutenak artatzeko (Nafarroako Mendekotasun Agentziaren balorazioaren arabera), non eta talde teknikoak ez duen, salbuespenez, bestelakorik erabakitzen.

9. artikulua. Zerbitzuaren funtzionamendu arauak:

1. Etxeko laguntza zerbitzua jasotzen dutenek konpromisoa hartzen dute behar diren agiri eta datuak emateko, gizarte-langileak hala eskatzen dionean, beharrizanak baloratzeko eta dagokion tasa aplikatzeko.

2. Etxeko laguntza zerbitzuak erabakiko du, beharrizanak aztertu ondoan, nolako laguntza emanen den eta noiz.

3. Etxeko laguntza zerbitzuak EZ du garbiketa orokorrik eginen etxean, ez baita bere eginkizuna.

4. Bultzatzeko beren buruaz balia daitezela etxeko laguntza zerbitzua jasotzen dutenak, beharturik daude etxeko lanak egitera, beren burua zaintzera eta mandatuak egitera, ahal duten neurrian, eta osasunerako arriskurik ez badago.

5. Etxeko laguntza zerbitzuak ez die erantzukizunik kentzen etxe berean bizi ez diren familiakoei. Jakinarazi beharko dute artatzen den pertsonaren etxebizitzan noiz egonen diren eta noiz arte, eta gizarte langileak baloratuko du zerbitzua kendu edo mantendu behar ote den.

6. Erabiltzaileek jakinarazi behar dute noiz egonen diren etxebizitzatik kanpo. Horretarako arrazoia borondatezkoa bada, tasa osorik ordaintzen jarraituko da hiru hilabetera arte gehienez; handik aurrera, itxaron zerrendara pasatuko da. Arrazoia ez bada borondatezkoa, eta ongi justifikatuta badago (ospitalean egotea, gaixotzea, bainuetxera joatea etab.), ez da tasa hori ordainduko, eta ez da itxaron zerrendara pasatuko hiru hilabete iragandakoan. Zio pertsonalak direla eta (medikua, oporrak etab.), familia-langilea bada etxebizitzara joaten ez dena, ez da tasarik ordainduko.

7. Etxeko laguntza zerbitzuak alda dezake etxebizitzara joaten den profesionala (familia-langilea), uste bada komeni dela zerbitzuaren funtzionamendua hobetzeko. Beharrizanen arabera, ezarritako bisitaren denbora ere alda daiteke.

8. Laguntza emateko ordu bakoitzean, familia-langileak beranduxeago irits daitezke edo lehentxeago atera, etxebizitzen arteko joan-etorriak konpentsatzeko.

9. Etxeko laguntza zerbitzuak EZ ditu bere gain hartzen familia-langileek beren ibilgailuetan egiten dituzten joan-etorriak, ez laneko herrian ez handik kanpo.

10. Etxeko laguntza zerbitzuak EZ du osasun lan osagarririk egiten (sendaketak, intsulina...).

11. Erabiltzaileek eskatu behar dute baja, 10 egun lehenago gutxienez, eta, horretarako, erabiliko dute gizarte zerbitzuak ematen duen idazki bat.

Laguntza jasotzen hasi baino lehen, aipatutako arauak jasoko eta onartuko ditu erabiltzaileak, eta sinatuko du Udalaren etxeko laguntza zerbitzuaren funtzionamendurako oinarriak onartzeko konpromisoa (I. eranskina).

10. artikulua. ELZ eskatzeko aurkeztu behar den dokumentazioa.

Etxeko laguntza zerbitzua jasotzeko eskaera eginen da Mankomunitatea osatzen duten herrietako oinarrizko gizarte zerbitzuan (Azkoien, Faltzes, Martzilla eta Funes), horretarako prestatutako ereduari jarraikiz. Honako hau ere aurkeztuko da: (III. eranskineko dokumentazioa).

–Familia-unitateko kide guztien NANaren fotokopia.

–Gizarte Segurantzako txartelaren edo norberaren osasun txartelaren fotokopia.

–Medikuek eta erizainek egindako txostenak (halakorik balego).

–Egungo diru-sarreren aitorpena eta hori justifikatzeko agiriak: nominak, pentsioen ziurtagiriak..

–Eskatzailearen eta familia-unitateko kide guztien errenta aitorpenaren fotokopia.

–Bizikidetzaren ziurtagiria, eskatzailearen izenean. Familia-unitateko kide guztien landa-lurren eta hiri-lurren katastroko ziurtagiriak, azken 5 urteetakoak.

–Banku-ziurtagiria, agertzen duena iazko eta aurtengo batez besteko saldoa, familia-unitateak dituen bankuko kontu guztiei dagokienez.

Mankomunitateak espedienteak ebatziko ditu, eta jakinaraziko du zein den altaren eguna eta zenbateko tasa ordaindu behar den, gizarte-langileak balorazioa egin ondoan.

Onuradunaren eta gizarte-langilearen artean erabaki beharko da laguntza jasotzeko ordutegia eta maiztasuna, zerbitzuaren egoeraren arabera.

11. artikulua. ELZko erabiltzaileei aplikatu beharreko tarifak.

1.–Etxeko laguntza zerbitzuari ordaindu beharreko tasa kalkulatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

A) Diru-sarrerak.

B) Landa-lurreko jabetza.

C) Bigarren etxebizitzaren jabetza eta bestelako hiri-jabetzak.

D) Banku-kontuak.

2.–Familia-langilearen kostuaren %50 izanen da, gehienez ere, landa-lurreko eta hiri-lurreko jabetzengatik aplikatu beharreko tasa, eta diru-sarrera ekonomikoengatik eta bankuko kontuengatik, kostu beraren %100.

3.–Gutxieneko tasa 6 eurokoa izanen da hilabetean, salbu ordaintzetik salbuetsita dauden erabiltzaileentzat. Kontzeptu guztietan ordaindu beharreko lehen tartea euro bat orduko izanen da beti, eta ez da urte berriarekin eguneratuko.

4.–Zenbatuko dira zerbitzuaren erabiltzaileen eta ezkontideen diru-sarreren eta ondasunen %100.

5.–Familia-unitateko beste kide batzuk etxean bizi badira eta ez badira zerbitzuaren erabiltzaileak (eta, beraz, ez badute laguntzarik jasotzen), esaterako, seme-alabak, suhi-errainak, bilobak, aurreko ahaideak..., zenbatuko dira horien diru-sarreren, ondasunen eta aurrezki kontuen %50.

Etxeko laguntza zerbitzuak artatzen duen norbaiten etxera ahaide bat aldi baterako bizitzera joaten denean (seme-alabak, suhi-errainak, bilobak, aurreko ahaideak etab.), epe hori hiru hilabete baino handiagoa bada, etxebizitza horretan erroldatuta egon ala ez, tasa berriz kalkulatuko da, eta zenbatuko da pertsona horren diru-sarreren, ondasunen eta aurrezki kontuen %50.

Bizikideen diru-sarrerak ez dira kontuan hartuko baldin erabiltzaileek badaukate mendekotasun larria (I. maila eta II.a) edo handia (I. maila eta II.a), Nafarroako Mendekotasun Agentziak baloratuta.

Ez dira zenbatuko beste bizikide batzuen diru-sarrerak (salbu ezkontidearena), erabiltzaileek baldin badute mendekotasun arin, larri eta handi aitortua, abenduaren 14ko 39/2006 Legearen arabera (lege horrek hizpide ditu autonomia pertsonala sustatzea eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzea).

6.–Ordaintzetik salbuetsita: laguntzako pentsioak, kotizaziorik gabekoak, eta gizarte-langileak hala juzgatzen duenean.

7.–Erabiltzaile batek irizpide batengatik baino gehiagogatik ordaindu behar duenean, tarifa aplikatzerakoan horiek guztiak batu eginen dira. Zerbitzuaren benetako kostura iritsi arte; izan ere, kostua ezin da inoiz gainditu.

8.–Mankomunitateak onuradunen egoera ekonomikoa berrikusiko du, eta eskatuko du aurkez dadila hura baloratzeko behar den dokumentazioa. Adierazten den epean aurkeztu beharko du onuradunak dokumentazio hori. Betebehar hori bete ezean, tarifarik handiena aplikatuko da, edo ez da zerbitzua emanen.

9.–Zerbitzuan alta ezartzen den egunetik aurrera kobratuko dira tasak; handik aurrera hilero kobratuko da; zerbitzuak zein hilabetetan eman, hurrengo hilabeteko lehenbiziko 10 egunetan.

10.–Ordenantza honetan ezarritako tasak urtero eguneratuko dira, erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat.

A) Diru-sarrerak.

Aplikaziorako, kontuan hartuko da, alde batetik, Nafarroako 2021eko KPIaren urteko igoera (Estatistikako Institutu Nazionalaren datuak –2020ko urria 2021eko urria–), ondoko taulan adierazten den bezala, eta, bestetik, Gizarte Zerbitzuetako 2021eko familia-langilearen kostuaren %100.

Tasa kalkulatzeko, kontuan hartuko dira familiako kideak eta lortutako diru-sarrerak, honako taula honi jarraikiz.

Honako kontzeptu hauek hartuko dira gastu kengarritzat:

–Etxebizitzaren alokairua edo erosketa.

–Familia-unitateko kideen mendekotasunaren ondoriozko laguntza: eguneko zentroa, garraioa, etxeko lanak egitea, bestelakoak...

%

KIDE BAT

2 KIDE

3 KIDE

4 KIDE

5 KIDE

6 KIDE

7 KIDE

8 KIDE

9 KIDE

10 KIDE

EUROAK ORDUKO

774,24

1.161,36

1.548,48

1.935,60

2.129,16

2.322,72

2.516,28

2.709,84

2.903,40

3.096,96

1,00

834,34

1.221,46

1.608,58

1.995,70

2.189,26

2.382,82

2.576,38

2.769,94

2.963,50

3.157,06

834,35

1.221,47

1.608,59

1.995,71

2.189,27

2.382,83

2.576,39

2.769,95

2.963,51

3.157,07

%10

2,20

894,45

1.281,57

1.668,69

2.055,81

2.249,37

2.442,93

2.636,49

2.830,05

3.023,61

3.217,17

894,46

1.281,58

1.668,70

2.055,82

2.249,38

2.442,94

2.636,50

2.830,06

3.023,62

3.217,18

%15

3,31

954,56

1.341,68

1.728,80

2.115,92

2.309,48

2.503,04

2.696,60

2.890,16

3.083,72

3.277,28

954,57

1.341,69

1.728,81

2.115,93

2.309,49

2.503,05

2.696,61

2.890,17

3.083,73

3.277,29

%20

4,41

1.014,67

1.401,79

1.788,91

2.176,03

2.369,59

2.563,15

2.756,71

2.950,27

3.143,83

3.337,39

1.014,68

1.401,80

1.788,92

2.176,04

2.369,60

2.563,16

2.756,72

2.950,28

3.143,84

3.337,40

%25

5,51

1.074,78

1.461,90

1.849,02

2.236,14

2.429,70

2.623,26

2.816,82

3.010,38

3.203,94

3.397,50

1.074,79

1.461,91

1.849,03

2.236,15

2.429,71

2.623,27

2.816,83

3.010,39

3.203,95

3.397,51

%30

6,61

1.134,89

1.522,01

1.909,13

2.296,25

2.489,81

2.683,37

2.876,93

3.070,49

3.264,05

3.457,61

1.134,90

1.522,02

1.909,14

2.296,26

2.489,82

2.683,38

2.876,94

3.070,50

3.264,06

3.457,62

%35

7,71

1.195,00

1.582,12

1.969,24

2.356,36

2.549,92

2.743,48

2.937,04

3.130,60

3.324,16

3.517,72

1.195,01

1.582,13

1.969,25

2.356,37

2.549,93

2.743,49

2.937,05

3.130,61

3.324,17

3.517,73

%40

8,82

1.255,11

1.642,23

2.029,35

2.416,47

2.610,03

2.803,59

2.997,15

3.190,71

3.384,27

3.577,83

1.255,12

1.642,24

2.029,36

2.416,48

2.610,04

2.803,60

2.997,16

3.190,72

3.384,28

3.577,84

%50

11,02

1.315,22

1.702,34

2.089,46

2.476,58

2.670,14

2.863,70

3.057,26

3.250,82

3.444,38

3.637,94

1.315,23

1.702,35

2.089,47

2.476,59

2.670,15

2.863,71

3.057,27

3.250,83

3.444,39

3.637,95

%60

13,22

1.375,33

1.762,45

2.149,57

2.536,69

2.730,25

2.923,81

3.117,37

3.310,93

3.504,49

3.698,05

1.375,34

1.762,46

2.149,58

2.536,70

2.730,26

2.923,82

3.117,38

3.310,94

3.504,50

3.698,06

%80

17,63

1.435,44

1.822,56

2.209,68

2.596,80

2.790,36

2.983,92

3.177,48

3.371,04

3.564,60

3.758,16

1.435,45

1.822,57

2.209,69

2.596,81

2.790,37

2.983,93

3.177,49

3.371,05

3.564,61

3.758,17

%100

22,04

1.495,55

1.882,67

2.269,79

2.656,91

2.850,47

3.044,03

3.237,59

3.431,15

3.624,71

3.818,27

B) Landa jabetzak.

Kontuan hartzeko beste irizpide bat da, baremoak aplikatzeko.

Lurraren balioa kalkulatzeko, kontuan hartuko da udalerri bakoitzaren katastroko balioa. Nafarroako Gobernuak eginen du hori, balorazio taula batzuen arabera. Haietan, lurraren kategoriaz gainera, kontuan hartuko dira kokapena, lurzatien gorabeherak eta haien ezaugarriak. Udal bakoitzari igorriko zaio, kalkulua jada eginda jabe bakoitzaren katastroko orrian.

Ondoan, lurraren katastroko balioaren arabera bakoitzari aplikatu beharreko tarifa azaltzen da:

–6.010,12 eta 7.512,65 euro bitarte (euro bat/h).

–7.512,66 eta 9.015,18 euro bitarte, %10 (2,20 euro/h).

–9.015,19 eta 10.517,71 euro bitarte, %15 (3,31 euro/h).

–10.517,72 eta 12.020,24 euro bitarte, %20 (4,41 euro/h).

–12.020,25etik 13.522,77 euro bitarte, %25 (5,51 euro/h).

–13.522,78 eta 15.025,30 euro bitarte, %30 (6,61 euro/h).

–15.025,31 eta 16.527,83 euro bitarte, %40 (8,82 euro/h).

–16.527,83 eurotik gora, %50 (11,02 euro/h).

C) Bigarren etxebizitzaren jabetza eta hiri-lurreko beste jabetza batzuk:

Erabiltzailearen bizilekua ez da kontuan hartuko, baina bai 2. etxebizitza eta bestelako hiri-jabetzak.

Zerga-oinarriaren gainean eginen da kalkulua, eta honako tarifa hau aplikatuko:

–12.020,24 eta 15.025,30 euro bitarte (euro bat/h).

–15.025,31 eta 18.030,36 euro bitarte, %10 (2,20 euro/h).

–18.030,37 eta 21.035,42 euro bitarte, %15 (3,31 euro/h).

–21.035,43 eta 24.040,48 euro bitarte, %20 (4,41 euro/h).

–24.040,49 eta 27.045,54 euro bitarte, %25 (5,51 euro/h).

–27.045,55 eta 30.050,61 euro bitarte, %30 (6,61 euro/h).

–30.050,62 eta 33.055,67 euro bitarte, %40 (8,82 euro/h).

–33.055,67 eurotik gora, %50 (11,02 euro/h).

D) Bankuko kontuak.

Pertsona horren aurrezkiak hartuko dira kontuan, bai kontu korrontekoak bai epe finkorakoak, eta 2021eko KPIren urteko igoera aplikatuko zaie (Estatistikako Institutu Nazionalaren datuak –2020ko irailetik 2021eko irailera–), honako taula honetan jaso bezala.

Irizpide hori aplikatzeko, erabiltzaile guztiei eskatuko zaizkie diru-sarrerei eta aurrezkiei buruzko bankuen ziurtagiriak.

%

KIDE BAT

2 KIDE

3 KIDE

4 KIDE

5 KIDE

6 KIDE

7 KIDE

8 KIDE

9 KIDE

10 KIDE

EUROAK ORDUKO

16.679,58

19.684,64

22.689,70

25.694,76

28.699,82

31.704,88

34.709,94

37.715,00

40.720,06

43.725,12

1,00

19.684,64

22.689,70

25.694,76

28.699,82

31.704,88

34.709,94

37.715,00

40.720,06

43.725,12

46.730,18

19.684,65

22.689,71

25.694,77

28.699,83

31.704,89

34.709,95

37.715,01

40.720,07

43.725,13

46.730,19

%10

2,20

22.689,71

25.694,77

28.699,83

31.704,89

34.709,95

37.715,01

40.720,07

43.725,13

46.730,19

49.735,25

22.689,72

25.694,78

28.699,84

31.704,90

34.709,96

37.715,02

40.720,08

43.725,14

46.730,20

49.735,26

%15

3,31

25.694,78

28.699,84

31.704,90

34.709,96

37.715,02

40.720,08

43.725,14

46.730,20

49.735,26

52.740,32

25.694,79

28.699,85

31.704,91

34.709,97

37.715,03

40.720,09

43.725,15

46.730,21

49.735,27

52.740,33

%20

4,41

28.699,85

31.704,91

34.709,97

37.715,03

40.720,09

43.725,15

46.730,21

49.735,27

52.740,33

55.745,39

28.699,86

31.704,92

34.709,98

37.715,04

40.720,10

43.725,16

46.730,22

49.735,28

52.740,34

55.745,40

%25

5,51

31.704,92

34.709,98

37.715,04

40.720,10

43.725,16

46.730,22

49.735,28

52.740,34

55.745,40

58.750,46

31.704,93

34.709,99

37.715,05

40.720,11

43.725,17

46.730,23

49.735,29

52.740,35

55.745,41

58.750,47

%30

6,61

34.709,99

37.715,05

40.720,11

43.725,17

46.730,23

49.735,29

52.740,35

55.745,41

58.750,47

61.755,53

34.710,00

37.715,06

40.720,12

43.725,18

46.730,24

49.735,30

52.740,36

55.745,42

58.750,48

61.755,54

%35

7,71

37.715,06

40.720,12

43.725,18

46.730,24

49.735,30

52.740,36

55.745,42

58.750,48

61.755,54

64.760,60

37.715,07

40.720,13

43.725,19

46.730,25

49.735,31

52.740,37

55.745,43

58.750,49

61.755,55

64.760,61

%40

8,82

40.720,13

43.725,19

46.730,25

49.735,31

52.740,37

55.745,43

58.750,49

61.755,55

64.760,61

67.765,67

40.720,14

43.725,20

46.730,26

49.735,32

52.740,38

55.745,44

58.750,50

61.755,56

64.760,62

67.765,68

%50

11,02

43.725,20

46.730,26

49.735,32

52.740,38

55.745,44

58.750,50

61.755,56

64.760,62

67.765,68

70.770,74

43.725,21

46.730,27

49.735,33

52.740,39

55.745,45

58.750,51

61.755,57

64.760,63

67.765,69

70.770,75

%60

13,22

46.730,27

49.735,33

52.740,39

55.745,45

58.750,51

61.755,57

64.760,63

67.765,69

70.770,75

73.775,81

46.730,28

49.735,34

52.740,40

55.745,46

58.750,52

61.755,58

64.760,64

67.765,70

70.770,76

73.775,82

%80

17,63

49.735,34

52.740,40

55.745,46

58.750,52

61.755,58

64.760,64

67.765,70

70.770,76

73.775,82

76.780,88

49.735,35

52.740,41

55.745,47

58.750,53

61.755,59

64.760,65

67.765,71

70.770,77

73.775,83

76.780,89

%100

22,04

52.740,41

55.745,47

58.750,53

61.755,59

64.760,65

67.765,71

70.770,77

73.775,83

76.780,89

79.785,95

12. artikulua. Esku hartzeko protokolo teknikoa.

Esku hartzeko protokolo teknikoak jasotzen ditu ondotik adierazten diren urratsak, eta haien edukia azaltzen da II. eranskinean:

–Eskaera hartzea eta aurkeztea.

–Kasua aztertzea.

–Egoera diagnostikatzea.

–Banakako laguntzarako proposatzea. Esku-hartzearen diseinua.

–Alderdien arteko konpromisoak formalizatzea.

–Esku-hartzearen hasiera.

–Jarraipena eta ebaluazio jarraitua.

13. artikulua. Kudeaketa arauak: etxeko laguntza zerbitzua emateko administrazio prozedura.

a) Prozeduraren abiatzea:

ELZ emateko prozedura abia daiteke ofizioz edo interesdun baten eskariz:

–Ofizioz. Prozedura ofizioz abiatuko da organo eskudunak hala erabakita, dela organoaren beraren ekimenez, dela goiko agintarien agindu baten ondorioz, beste organo batzuek eskaera arrazoitua eginik.

Ofizioz abiatutako prozeduretan, epea kontatzeko, hasiera eguna izanen da ofiziozko prozedura abiarazten duen ebazpenarena.

Betiere, prozedurak jarraituko die azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 68.etik 72.era bitarteko artikuluei (lege horrek hizpide ditu herri administrazioen araubide juridikoa eta administrazio prozedura erkidea).

–Alderdi batek eskaturik. Alderdi batek eskaturik abiatuz gero, eskabideekin batera aurkeztu beharko da agiri honen 2. eranskinean aipatutako dokumentazio administratiboa gutxienez, eta behar bezala bete beharko da eskabidea.

Aipatutako dokumentazioa gorabehera, espedientea izapidetzen den bitartean, eskatzen ahal dira egokitzat jotzen diren agiri osagarriak, aurkeztutako eskabidearen inguruan.

Eskabideak aurkeztuko dira zerbitzuaren titularra den erakundearen Erregistro Orokorrean, horrek galarazi gabe 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitakoa (lege horrek hizpide ditu herri administrazioen araubide juridikoa eta administrazio prozedura erkidea); prozedura izapidetzeko epea kontatuko da eskabidea aipatutako erregistroan sartzen denetik.

b) Izapidetzea: eskabideak ez badauzka exijitzen diren datu eta agiri guztiak, interesdunari eskatuko zaio akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eransteko, hamar eguneko epean, eta adieraziko zaio hala egin ezean ulertuko dela eskaeran atzera egin duela, eta artxibatu eginen dela beste izapiderik gabe.

Udalaren ELZko teknikari arduradunek, ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, txosten-proposamen bat prestatuko dute, azalduko duena interesa duen bizikidetza-unitatearen premia, eta zehaztuko duena eskatzen den prestazioaren edukia, maiztasuna eta egokitasuna.

Proposamena dagokion organoari igorriko zaio, onets edo ezets dezan. Fase honetan sortuko da ELZren eskaria ebazteko agiri-proposamena.

c) Ebazpena: Udaleko alkatea da zerbitzua baiesteaz edo ezesteaz Udalean ebazpena emateko eskumena duen organoa, edo Mankomunitateko burua, non ez den eskumen hori beste norbaiten esku uzten berariaz.

Ebazpena aldekoa edo kontrakoa izan daiteke. Kontrakoa izanez gero, espedientea artxibatuz burutuko da izapidea; aldiz, ebazpena aldekoa bada, zerbitzuaren altaren edo hasieraren eguna erabakiko da, baldin eta ordurik badago baliagarri laguntza emateko. Ordurik ez dagoenean baliagarri, kasua itxarote-zerrendara pasatuko da.

Ematen den ebazpena interesdunari jakinaraziko zaio, gehienez ere hamar eguneko epean, eta hartan jasoko da zerbitzua baietsi edo ezetsi zaion, edo itxarote-zerrendan sartu den harik eta zerbitzua ematea posible den arte, eta, orobat, ebazpenaren kontra zer errekurtso diren bidezko.

Ebazpenak alderdi hauek aipatuko ditu, besteak beste:

1.–Zerbitzua ukatzen edo ematen den.

2.–Zerbitzua zer baldintzatan ematen den, eta gutxienez ere hauek:

–Banakoarendako laguntza programa.

  • Egin beharreko lanak/jarduketak.
  • Laguntzaren iraupena.
  • Laguntzaren ordutegia.
  • Astean laguntza emateko egunak.

–Zerbitzuaren prezio publikoa, onuradunak ordaindu beharrekoa.

3.–Onuradunarendako ezarritako beste betebehar edo baldintza batzuk.

4.–Ebazpena dela-eta aurkez daitezkeen administrazio-errekurtsoak.

Interesdunak eskaturik abiatutako prozeduretan, berariazko ebazpenik ez izateak ondorio positiboak sorraraziko ditu eta, beraz, baietsitzat hartzen ahalko da.

Aurreko puntuak aipatzen duen ebazpenaz gain, prozedurari bukaera emanen dio atzera egiteak, uko egiteak eta espedientea iraungitzat deklaratzeak, bai eta, gerora sortutako arrazoiengatik, prozedurak segitzeko ezintasun materiala gertatzeak ere.

d) Jakinarazpena.

Zerbitzua baietsita, onuradunari edo haren legezko ordezkariari jakinaraziko zaio. Jakinarazpen hori izanen da zerbitzuan alta emateko aginduaren pareko; bertan zehaztuko da zer prestazio mota emanen dioten, zenbat orduz eta zer tarifa dagokion. Era berean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari eta dagokion profesionalari jakinaraziko zaie.

e) Iraungipena eta etena:

Azkentzea: Honako egoera hauengatik gertatuko da:

1. Interesdunak hala nahi izateagatik edo uko egiteagatik.

2. Zerbitzua erabiltzeagatik horretarako behar diren baldintzak bete gabe, edo baldintzak betetzeari uzteagatik.

3. Ezarritako betebeharrak ez betetzeagatik.

4. Bizilekua beste udalerri batera aldatzeagatik, zahar egoitza batean sartzeagatik edo heriotzagatik.

5. Gerora sortutako arrazoiak direla eta, zerbitzua ematen segitzeko ezintasun materiala gertatzeagatik.

6. Hiru hilabete baino gehiagotan zerbitzua etenda edukitzeagatik.

7. Egoera hobetzeagatik edo ELZren esku-hartzea ekarri zuten arrazoiak gainditzeagatik.

ELZtik irteteko, oinarrizko gizarte-zerbitzuko gizarte-langileak agiri bat sinatu beharko du; delako agirian agertuko dira erabiltzaileari dagozkion datuak eta baja emateko arrazoiak, baita zerbitzua ematetik gelditzeko eguna ere.

Behar den organoak zerbitzuan baja emateko ebazpena emanen du, adierazirik arrazoia eta ebazpenak ondorioak izanen dituen eguna.

Bajaren arrazoiak bigarren eta hirugarren kasuak badira, ebazpena eman aurretik entzunaldia emanen zaio interesdunari.

Etetea: Zerbitzua aldi baterako emateari uztea izanen da ondorioa.

Gehienez ere 3 hilabete iraunen du.

Lehen hilabetean dagokion tarifa kobratuko da.

Zerbitzua interesdunek eskaturik abiaraziko da berriz. Hilabete baino etenaldi laburragoetan, laguntza berehala berrezarriko da. Etenaldia hilabete baino luzeagoa baldin bada, eskaria zuzenean sartuko da itxarote-zerrendan.

f) Ebaluazioa, jarraipena eta berrikuspenak:

–Jarraipena eta balorazioa:

Behin zerbitzua hasita, ELZren ardura duen lantalde teknikoak kasuaren jarraipena eginen du, eta hura dagokion espedientean jasoko da.

Familia-unitatearen datu ekonomikoak urtero eta ofizioz eguneratuko dira. Behin esleituta, ikusten bada emandako datuak okerrak direla, zuzendu eginen dira.

–Berrikuspena:

Behin zerbitzua baietsita, aldatzen ahalko dira bai prestazioaren edukia bai esleitutako denbora, erabiltzailearen egoera aldatu baldin bada hasierako baiespena eman zenetik.

Interesdunak eskaturik gertatzen ahalko dira aldaketak. Horretarako, eskabidea aurkeztu behar du, berak sinatua edo, bestela, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko profesionalak proposatu beharko du, ikusirik baiespena ekarri zuen egoeran gertatu diren gorabeherak.

Zerbitzu egiteko ezarritako ordutegiak ere berrikusten ahalko dira. Halakoetan, dagokion toki-erakundeak behar diren aldaketak egiteko eskubidea gordeko du beretako, egokitzeko erabiltzailearen egoerari eta aldi bakoitzean dagoen eskariari.

Nolanahi dela ere, aldaketa tramitatzeko, dagokion balorazio teknikoa egin beharko da.

g) Prozedura berezia.

Premia larriei erantzuteko, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak proposamen arrazoitua eginez gero, berehala abiatuko da etxeko laguntza zerbitzua, horrek galarazi gabe geroago izapidetzea, ezarritako prozedurari jarraikiz.

14. artikulua. Erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

a) Eskubideak: Etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzaileek honako eskubide hauek izanen dituzte:

–Banakako Esku-hartze Planaren berri izatea.

–Laguntza modu egokian jasotzea, ebazpenean zehazten den eduki eta iraupenarekin.

–Aukerako beste baliabide batzuk egokiagoak badira, haietara bideratuak izatea.

–Laguntzaren araubidean gertatzen diren aldaketen berri garaiz izatea.

–Zerbitzua hartzean edozein gorabehera izanez gero, kexa aurkeztuz erreklamatzea.

b) Betebeharrak: Etxeko laguntza-zerbitzuaren erabiltzaileek honako betebehar hauek izanen dituzte:

–Behar den informazio guztia ematea, ezagutzeko prestazioaren beharra ekartzen duten inguruabar pertsonalak, familiarrak eta sozialak.

–Jarrera egokia eta laguntzazkoa agertzea, prestazioa gauzatzeko.

–Ez eskatzea banakako arreta programatik kanpoko lan edo jarduerarik.

–Zerbitzuko langileak tratatzea haien duintasunari zor zaion begiruneaz.

–Zerbitzuaren kostuan parte hartzea, beren ahalbide ekonomikoaren arabera, dagokien kontraprestazioa ordainduz, hala behar izanez gero.

–Egoera pertsonal, familiar, sozial edo ekonomikoan gertatzen zaien edozein aldaketaren berri ematea, baldin badakar etxeko laguntza-zerbitzua aldatzea, etetea edo azkentzea.

15. artikulua. Zerbitzua eteteko edo bertan behera uzteko arrazoiak.

Honako kasu hauetan eteten ahal du zerbitzua Mankomunitateak:

a) Ezarritako tasa ordaindu ez denean.

b) Zerbitzua emateko arrazoia desagertu denean.

c) Erabiltzailea hiltzean.

d) Erabiltzaileak etxebizitza behin betiko uzten duenean.

e) Berariaz uko egitea.

f) Ordenantza honetan ezarritako arauak erabiltzaileak betetzen ez dituenean.

g) Datu ekonomikoak faltsutu edo ezkutatzen direnean tasa txikiago bat aplika dakion.

Tarifarik handiena aplikatzea edo zerbitzurik ez ematea ekarriko du ordenantza honetan eskatutako edozein agiri aurkezteari uko egiteak.

I. ERANSKINA

Onartzeko konpromisoa (PDFa).

II. ERANSKINA

Esku hartzeko protokolo teknikoa

Honako hauek behar ditu ELZren esku-hartzea zehazteko beharrezkoa den esku-hartze profesionalaren prozesuak:

a) Eskaerari harrera egitea eta aurkeztea:

Profesionalaren eta eskatzailearen arteko lehen harremana da; aukera ematen du hastapenean adierazitako eskariari harrera egiteko, premien lehen balorazioa egiteko, lehen erantzuna emateko eta erreferentziazko harreman profesionala sortzeko.

Zer eskatzen den, eskaria nork aurkezten duen eta zerbitzua norentzat eskatzen den, horien guztien berri izanen du profesionalak.

Une horretan, baliabidearen berri ematen da, eta horrek laguntzen du izan daitezkeen espektatibak argitzen; orobat, argibideak eta aholku ematen dira etxeko laguntzarako izan daitezkeen beste baliabide batzuez edo eskariari lehen erantzuna ematen ahal lioketen bestelakoez.

Baliabide honen aplikazioaren komenigarritasuna baloratuta, eskabide eredua emanen zaio eskatzaileari. Hartan zehazten da ekarri behar duen dokumentazioa.

b) Kasuaren azterketa: balorazio tresnak erabiliz, beste baliabide batzuekin koordinatuz (osasuna, hezkuntza), etxean bisitak eginez eta erabiltzailearekin eta sostengu sare informalarekin solastatuz, baita onuradunak ekartzen duen dokumentazioaren bidez ere, informazioa biltzen da honako hauen gainean: bizikidetza-unitatearen egoera soziosanitarioa, eta zer baliabide dituzten egoerari aurre egiteko pertsonak, familiak eta sostengu sare informaleko beste batzuek (auzoak, komunitatea).

c) Egoeraren diagnosia, honako hauek zehazteko:

–Erabiltzailearen premia zein den.

–Erabiltzaileak bere kasa asetzen ahal dituen premiak.

–Zer premia betetzen ahal dituen haren laguntzan parte hartzen duen sostengu-sare informalak (familia, auzoak, boluntarioak...).

–Zer premia gelditzen diren bete gabe erabiltzailea etxean atxikitzeko, eta horietarik zenbat har litzakeen ELZk bere gain eta horretarako zer beste baliabide behar liratekeen.

d) Banakako laguntzaren proposamena edo esku-hartzearen diseinua, honako hauek zehazteko:

–Esku-hartzearen helburuak.

–Egin beharreko lanak/jarduketak.

–Laguntzaren maiztasuna.

–Esku hartu behar duten profesionalak.

–Laguntzaren ordutegia.

–Laguntzaren iraupena.

–Alderdien konpromisoak.

–Koordinazio premiak, bai barnean, segimendu jarraitua egiteko, bai kanpoan, koordinazioa egin behar den zerbitzuekin, eta horretarako erabili behar den sistema.

–Erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren kalkulua.

e) ELZk erabiltzaileei eta familiari ematen dien laguntzaren planteamendua, eta konpromisoak formalizatzea egin beharreko lanen gainean eta tarteko diren guztien dedikazio denboraren gainean.

f) Esku-hartzearen hasiera: familia-langilearen esku-hartzearekin abiatzen da, zuzeneko laguntza emanez programatutakoa aplikatuz, eta malgutasun eta egokitasun maila handia izanik erabiltzailearen egoeraren bilakaerari dagokionez. Lehenbizian, funtsezkoa da baloratzea ea hasierako laguntza egokia den, baita bestelako sostengurik behar ote duen ere, eta aski ote diren laguntzarako ematen den denbora nahiz esku hartze planean ezarritako jarduketak. ELZaren laguntzaren hasieran, prestazioaren lehen egunean, gizarte-langilea eta familia-langilea izanen dira hartzailearen etxean, alderdi guztiek sina dezaten konpromisoen kontratua.

g) Segimendu eta ebaluazio jarraitua: segimenduan, atzematen ahal dira banakakoarendako proiektuan aldaketak egitea dakarten egoerak. Baldin funtsezko aldaketarik badago (familia-unitateko kideen kopurua, autonomia handitzea, gizarte eta familiaren sostengua, sostengu ekonomikoa eta abar), kasuaren beste balorazio bat eginen da. Aldaketak beste baloraziorik ez badakar, hala nola ordutegiaren aldaketa, langileena etab., banakoarendako proiektuan aplikatuko da.

Itxaron zerrendan daudenen egoerak gehienez ere urtebetean berrikusiko dira.

Espedienteari ondoko agiriak gehituko zaizkio:

–Gizarte egoerari buruzko txostena.

–Mendekotasuna baloratzeko tresna.

–Zerbitzua abiatzeko proposamena.

–Banakako laguntzarako proiekturako proposamena.

–Zerbitzuaren baldintzen gaineko dokumentua.

–Alderdiek konpromisoak hartuz gero, haien gaineko dokumentua.

Eskaria eta balorazio profesionala erregistratuko dira behar diren euskarri dokumentaletan (espedientea) eta informatikoetan (SIUSS).

III. ERANSKINA

Zerbitzua eskatzeko eredua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2202155