43. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

Untzitiko 1. poligonoko 46. lurzatiaren Hiri-jarduketarako Plan Berezia. Behin betiko onespena

Udalbatzak, 2021eko irailaren 9an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen José Antonio de Carlosek sustatutako Hiri-jarduketarako Plan Berezia 1. poligonoko 46. lurzatirako.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki hori eta onetsitako testu arauemailea argitaratzen dira.

Untzitin, 2022ko otsailaren 9an.–Alkatea, Javier Ibiricu Astráin.

Hiri-jarduketarako Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2202177