43. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aldaketa Udal Plan Orokorraren SG-V2 sistema orokorrean. Behin betiko onespena

Olaztiko Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldatzea Olaztiko Udal Plan Orokorraren determinazio xehatuak Olaztiko Udal Plan Orokorraren SG-V2 sistemaren eremuan, Marcelino eta Olivia Galparsorok sustatuta.

Behin-behineko onespenaren erabakia 2021eko apirilaren 22ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Olaztin, 2022ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2202139