43. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3E/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeendako, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten 2022an. DDBN identifikazioa: 609621.

Urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren 2 ter artikuluan arautzen da etorkinen integrazioa, lege horren bidez arautu baitziren atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunak, bai eta etorkin horien gizarteratzea.

Bestalde, urriaren 30eko 12/2009 Legeak, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen dituenak, bere 30. eta 31. artikuluetan jasotzen ditu nazioarteko babesa eskatzen dutenen gizarte eskubideak eta harrera.

Ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak, Foru Komunitateko zergadunek gizarte intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7ko esleipena arautzen duenak, finkatu eta lehenesten ditu garatu beharreko ekintzen jarduketak eta hartzaileak, eta parte hartzeko aukera ematen die Nafarroako Foru Komunitateko GKE-ei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei.

Horrela, bada, dirulaguntza hauen helburua da migratzaileen gizarte-inklusioa lortzea, arreta berezia eskainiz egoera oso ahulean dauden adingabeei, gazteei eta emakumeei, kontuan izanik irregulartasun administratiboa faktore erabakigarria dela gizarte-bazterketa egoeretan eta pertsonen integrazioa mugatzen duela.

Deialdi honek bidea ematen die erakunde interesdunei berdintasunez parte hartzeko eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Espedientean jasota daude Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuaren proposamen txostena eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluaren txosten juridikoa eta onespena, bai eta kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ere.

Horrenbestez, dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala ematen baitizkidate abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoak, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak, Dirulaguntzei buruzkoak eta urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuak, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak,

AGINTZEN DUT:

1. Dirulaguntzen deialdi bat onestea, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeek migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten, eta, orobat, deialdiaren oinarri arautzaileak eta balorazio irizpideak ere onestea, foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso bezala.

2. 447.700 euroko gastua baimentzea; horietatik 277.700 euro partida honen kargura izanen dira: “PFEZaren %0,7ko funtsa. Migratzaileei harrera eta lagun egiteko erakundeendako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231900 partida; gainerakoa, hau da, 170.000 euro, honako honen kargura: “Migratzaileei harrera eta lagun egiteko erakundeendako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231903 partida, biak ere 2022ko gastu aurrekontukoak.

Baimendutako kreditua, gehienez, 195.000 euro handitzen ahalko da, partida honetatik: “Erakunde sozialendako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako” izeneko F10002-F1200-4819-231900 partidatik, eta 140.000 euro handitzen ahalko da gehienez, partida honetatik: “Toki-erakundeendako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako” izeneko F10002-F1200-4609-231900 partidatik, biak ere 2022ko gastu aurrekontukoak, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren a) letran ezarritako baldintzekin, baldin aurrekontuan krediturik badago.

Horrez gain, baimendutako kreditua, gehienez, 408.796,62 euro handitzen ahalko da, partida hauen kargura: “PFEZaren %0,7ko funtsa. Migratzaileei harrera eta lagun egiteko erakundeendako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231900 partida, eta “Migratzaileei harrera eta lagun egiteko erakundeendako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231903 partida, biak ere 2022ko gastu aurrekontukoak, kreditua sortu baita itzulketen diru-sarrerak egiteagatik “Itxitako ekitaldietako itzulketa” izeneko F10000 F1000 3800 000000 partidan, 2022ko gastu aurrekontukoan; diru-sarrera horien jatorria deialdi honetan dago: dirulaguntzen deialdia irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeendako, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egiteko 2021. urtean. Hori dena, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 46.2 artikuluaren e) letra, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen, 31.3 artikuluaren a) letraren 2. apartatua.

Era berean, baimendutako kreditua, gehienez, 207.834,72 euro handitzen ahalko da, partida honen kargura: “PFEZaren %0,7ko funtsa. Migratzaileei harrera eta lagun egiteko erakundeendako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231900 partida, 2022ko gastu aurrekontukoa, kreditua txertatu baita kreditu-gerakinak izateagatik deialdi honetan: dirulaguntzen deialdia irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeendako, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egiteko 2021. urtean. Hori dena, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 49.1 artikulua; Foru Komunitateko zergadunek interes sozialeko beste xede batzuetarako bideratzen dituzten tributuen ehuneko 0,7ko esleipena arautzen duen ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legearen 2. artikulua, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen, 31.3 artikuluaren a) letraren 2. apartatua.

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen kontra, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzura, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira; Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura; eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN).

Iruñean, 2022ko otsailaren 7an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak deialdi honetarako: dirulaguntzen deialdia irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeendako, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egiteko 2022. urtean

1.–Xedea.

1.1. Oinarri hauen xedea da arautzea zer araubidetan emanen zaizkien dirulaguntzak irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten 2022. urtean.

1.2. Horrela, bada, dirulaguntza hauen helburua da migratzaileen gizarte-inklusioa lortzea, arreta berezia eskainiz egoera oso ahulean dauden adingabeei, gazteei eta emakumeei, kontuan izanik irregulartasun administratiboa faktore erabakigarria dela gizarte-bazterketa egoeretan eta pertsonen integrazioa mugatzen duela.

1.3. Proiektuak bi motatakoak izanen dira:

–A modalitatea. Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeek migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak, gisa honetako jarduerak barnean hartzen dituztenak:

• Ezagutzera ematea harrerako gizartearen testuinguru soziokulturala eta administrazioen eta erakundeen sarea.

• Orientazioa ematea eta kasuan kasuko jarduketa eremuko erakundeak eta baliabideak helaraztea.

• Ahalduntze prozesuak.

• Oinarrizko gaitasunak ikastea.

• Laguntza psikologikoa.

• Eskola errefortzua.

• Kirol integrazioko jarduerak eta aisialdi eta denbora librekoak.

• Laguntza juridikoa.

• Kulturen arteko bitartekotza.

–B modalitatea. Nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonak hartzeko eta integratzeko programa indartzen duten proiektuak, Nafarroan aipatu programa kudeatzeko akreditatuak dauden erakundeek garatzen dituztenak.

2.–Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

2.1. Deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko baimendutako gehieneko kreditua 447.700 eurokoa da, oinarri arautzaile hauek onesten dituen foru aginduan kreditua handitzeko aurreikusitakoa galarazi gabe.

Modalitateka, aurrekontua honela banatuko da:

–A modalitatea: 357.700 euro; horietatik 277.700 euro “PFEZaren %0,7ko funtsa. Migratzaileei harrera eta lagun egiteko erakundeendako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231900 partidaren kargura izanen dira, eta 80.000 euro, berriz, “Migratzaileei harrera eta lagun egiteko erakundeendako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231903 partidaren kargura, biak 2022ko gastu aurrekontukoak.

–B modalitatea: 90.000 euro, “Migratzaileei harrera eta lagun egiteko erakundeendako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231903 partidaren kargura, 2022ko gastu aurrekontukoa.

2.2. Proiektu bakoitzean, hauexek izanen dira gehieneko dirulaguntzak:

–A modalitatea: 45.000 euro

–B modalitatea: 45.000 euro.

2.3. Laguntzen zenbatekoa, oro har, onartutako aurrekontuaren %100ekoa izanen da, modalitate bakoitzean zehaztutako muga edukita.

Onesten den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa edo bestelako tributu batzuk, pertsona edo erakunde eskatzaileendako berreskuratzeko modukoak badira, eta, bestetik, Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuaren ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdian aurreikusitako xedeari eta mugei egokitzen ez zaizkien diru kopuruak.

2.4. Modalitateetako edozeinetan zehazten den diru esleitu guztia banatzen ez bada, beste modalitatera bideratzen ahalko da.

2.5. Hasiera batean emandako diru kopuruak askatzen badira, emakida osagarri bat egiten ahal zaie dirulaguntzarik jaso ez duten erakundeei, edo, proiektu bakoitzeko baimendutako gehieneko zenbatekora iritsi gabe, onetsitakoa baino zenbateko txikiagoa jaso dutenei, betiere lortutako puntuazio hurrenkerari jarraikiz eta beharrezko eta behar adinako puntuazioa lortu bada.

3.–Gauzatzeko epeak.

Dirulaguntzaren xedeko proiektuak 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte gauzatu beharko dira, bi egun horiek barne. Ondorio horietarako, ulertuko da gauzatu direla epe horren barrenean sortu direnean eta 2023ko otsailaren 10a baino lehenago ordaindu direnean.

4.–Proiektu diruz lagungarriak.

Diruz lagundutako proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Proiektuko jarduerak Nafarroako Foru Komunitatean gauzatzea.

b) Diruz lagundutako jarduerak emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna bultzatu behar du.

c) Egin beharreko jarduerak doakoak izanen dira, eta ezin izanen dute koordainketarik egin.

d) Oinarri arautzaile hauetako helburu eta xedeetara egokituko dira, baita aplikatu beharreko beste araudietara ere.

Ez dira diruz lagunduko irizpide sexistak, arrazistak, xenofoboak edo beste edozein motatako diskriminazioa aplikatzen duten programak, proiektuak, jarduerak edo jarduketak. Era berean, deialdi honetatik kanpo uzten dira eraikuntza edota birgaitze obren proiektuak.

5.–Gastu diruz lagungarriak.

5.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, oinarri hauetan ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

5.2. Zehazki, honako hauek dira gastu diruz lagungarriak, besteak beste:

A. Proiektuko jarduerak exekutatzeko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak, hala nola honako hauek:

a.1) Higiezinen alokairuak eta horiek erabiltzearen ondoriozko gastu arruntak, higiezin horietan egiten diren jarduera guztien artean diruz lagundutako jarduera egiten den proportzioan.

a.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak.

a.3) Langileen gastuak. Horien artean sartzen ahalko dira soldatak, erakundearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo erakunde onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Erakundeko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Langileen gastuentzako dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritako bera izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen gizarte-langileei dagokiena baino handiagoa.

a.4) Bidaiak eta dietak. Langileen mugigarritasunaren ondoriozko gastuak dira, jarduerak egiteari zuenean lotuta daudenak, kontuan izanik Nafarroako Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakia, jarraibideak onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enplegatuek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuen arloan. (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

a.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Erakundeaz kanpoko profesionalen kontratazioari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko kontratatzen den kasuetan.

a.6) Finantza gastuak. Sail honetan sartuko dira erakundeak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barnean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, dirulaguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak). Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, 2.000 euroko dirulaguntza emanen da gehienez. Erakundeak dirulaguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko. Dirulaguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku erakundeari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, ehuneko hori arteko hainbanaketa eginen da.

B. Zeharkako gastuak, emandako dirulaguntzaren %15 edo gutxiago direnean. Proiektuaren zeharkako gastutzat hartuko dira, ondorio horietarako, erakunde onuradunaren funtzionamendu orokorreko gastuak (langileriaren beste gastu batzuk, lokalenak, bulego materialak eta beste gastu arrunt batzuk). Zeharkako gastu horien %85, gutxienez, Nafarroan egin beharko dira.

5.3. Inola ere ez dira diruz lagunduko proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren jarduerak edo deialdi honen xede ez direnak.

Era berean, ez dira diruz lagunduko:

a) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) edo zeharkako beste edozein zerga, berreskuratzen edo konpentsatzen ahal badira.

b) Ondasun inbentariagarriak eskuratu, birgaitu eta hobetzea.

c) Amortizazioak.

d) Protokoloko eta luxuzko gastuak (otamenak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, eskersariak lantegietara joate hutsagatik edo antzeko beste edozein).

e) Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.

f) Zenbatekoa modu fidagarrian zehaztuta ez duten gastu-kontzeptuak.

5.4. Edonola ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

6.–Erakunde onuradunek bete beharrekoak.

6.1. Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Bere izaera juridikoarekin bat etorriz legez eratutako pertsona juridikoa izatea, eta dagokion administrazio erregistroan inskribatuta egotea. Era berean, pertsona juridiko pribatuen taldeak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

b) Irabazi-asmorik ez izatea.

c) Estatutuetan jasota izatea, helburu sozialen artean, esku-hartze sozialeko lana egitea, proiektua zer modalitaterako eskatzen den, modalitate horrekin lotura duen esparruan.

d) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza izatea eta lurralde honetan jardutea, edo, elkartearen jarduketa-eremua autonomia-erkidegoaz gaindikoa bada, egitura eta aurrekontu berezitua daukan antolamendu bat izatea Nafarroan. Ez da diruz lagunduko baldintza hau bete aurretik egindako jarduera.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoa betetzea.

f) Eskatzailea ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

6.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak. Orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean (3. oinarria) bete beharko dira, justifikazio epea bukatu arte.

7.–Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea eta modua.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

7.2. Eskaerak aurkezteko modua.

Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiri guztiak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa.

Horretarako, nahitaez eduki behar da ziurtagiri digitala.

Eskaera honako honi zuzenduko zaio: Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia.

Erakunde bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahalko du modalitate bakoitzeko.

Ekintza bat erakunde batek baino gehiagok elkarrekin gauzatzen badute, ekintza hori bere gain hartu duen erakundeak aurkeztuko du eskabidea; ekintzari dagozkion ordainketa eta gastu guztiak egin beharko ditu.

7.3. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera Nafarroako Gobernuaren eskabide orokorrean aurkeztuko da. Helbide honetan dago eskuragai:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/instantzia-orokorra-deskargatu

Behar bezala betetako eskabide ofizialarekin batera, dokumentazio hau ere aurkeztuko da, eskaneatuta eta agiriak bereizita eta behar bezala identifikatuta:

A. Erakunde eskatzaileari buruzko dokumentazioa:

a) Erakundearen estatutuak.

b) Erakundea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Erakundeak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza bat ireki dela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Ziurtagiri horrek/horiek urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du/dute, deialdi hau argitaratzen den egunean.

c) Identifikazio fiskaleko txartela.

d) Ordezkaritza Nafarroako Foru Komunitatean duela frogatzen duen ziurtagiria.

e) Onuradun izateko baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.

f) Sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, V. eranskineko ereduaren araberakoa.

g) Gardentasun betebeharrak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VI. eranskineko ereduaren araberakoa, eta, kasua bada, bidezko informazioa, erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.

h) Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak luzatutako ziurtagiria, aurkeztu baino hiru hilabete lehenago gehienez egina, frogatzen duena egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (VII. eranskina).

i) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak luzatutako ziurtagiria, aurkeztu baino hiru hilabete lehenago gehienez egina, frogatzen duena egunean daudela Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko (VII. eranskina).

j) Beste dirulaguntza batzuk eskatu eta/edo jasotzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VIII. eranskineko ereduaren araberakoa, eta, kasua bada, bidezko informazioa, erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.

k) Kasua bada, BEZaren aitorpenak egitetik salbuetsita edo lotuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria, Nafarroako Zerga Ogasunak edo Espainiako Zerga Administrazioko Estatu Agentziak gehienez hiru hilabete lehenago egina.

l) Hala badagokio, eta 10. oinarrian xedatutakoari dagokionez, aurrerakin eskaera eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta premia frogatzeko egiaztagiriak, III. eranskineko ereduaren arabera. Horrez gainera, erakundeak ordaindu beharko lituzkeen finantza-gastuak egiaztatu ahal izanen dira, baldin eta jarduera hirugarrenen kalterako ez eteteak banku-mailegu bat edo kreditu-lerro bat eskatzea badakar berekin, 5. oinarriko 2.A.a.6) apartatuan aurreikusita dagoen bezala.

m) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada; Nafarroako Gobernuaren webguneko Diruzaintza Inprimakien atalean egonen da eskuragarri

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm

B. Dirulaguntzaren xede den proiektuari buruzko dokumentazioa, baloratzeko:

a) Eskaera tekniko eta ekonomikoko ereduak, euskarri informatikoan eta inprimaki ofizialaren arabera aurkeztuak. Interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren webguneko Zerbitzuen Katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak).

Eskaera teknikoek ezin izanen dute 20 orrialde baino gehiago eduki (edo 10 orri bi aldeetatik), Arial 11 letran eginda. Eskaera tekniko luzeagoak atxikiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko. 20 orrialde horietan ez da kontabilizatzen V. apartatua (Aurkeztutako dokumentazioa).

b) Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

7.4. Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoarekin, Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden datuak badira, ez da beharrezkoa izanen 7.3.A apartatuko a), b) eta c) letretan derrigorrezko gisa bildutako agiriak aurkeztea, baldin eta agiri horietan aldaketarik ez bada jazo. Foru Komunitateko Administrazioko organoen esku badaude, eskatzaileak zehaztu egin beharko du noiz eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen agiri horiek, baldin eta bost urte baino gehiago igaro ez badira espediente hura amaitu zenetik.

8.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

8.1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin.

8.2. Prozeduraren instrukzioa Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuari dagokio (Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia). Zerbitzu horrek egiaztatuko du, hain zuzen, dirulaguntzak jasotzeko derrigorrezko baldintzak betetzen direla, eta ofizioz baloratuko ditu eskaerak, II. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

8.3. Eskaerak ez baditu adierazitako baldintzak betetzen, gehienez 10 egun balioduneko epean zuzentzeko eskatuko zaio erakunde interesdunari. Hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, zeina Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera emanen baita.

Ezin izanen da zuzendu baloratzeko aurkezten den dokumentazioa. Okerreko datuak, akats aritmetikoak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk atzematen badira, organo kudeatzaileak horren inguruko argibideak eskatzen ahalko dizkio erakunde interesdunari.

8.4. Eskaerak bereiz eta bere aldetik baloratuko dira, bere modalitatearen arabera (1. oinarrian adieraziak), 0tik 100 puntura arteko eskalan, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

8.5. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte. Horietarik 28, gutxienez, II. eranskineko “b” atalean eta “d” atalean.

8.6. Modalitateren batean positiboki baloratzen diren eskaeretako guztirako zenbatekoak aurrekontuetan modalitate horretarako ezarritako dirua gainditzen badu, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira.

Gerakinik izanez gero, eta gerakina txikiagoa baldin bada puntuazioaren arabera hurrengo den proiekturako eskatutako aurrekontua baino, dirulaguntza proposatuko da baldin eta efizientea bada hura ematea. Horrelakoetan, onuradunari eskabidea berridazteko eskatzen ahalko zaio, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan ematen ahal den dirulaguntzara, haren xedea eta ezaugarriak bere horretan utzita betiere.

8.7. Jarduketaren modalitate berean proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortu eta aurrekontuan krediturik ez dagoen kasuan, II. eranskineko “b” atalean puntuazio handiena lortzen duena izanen da erakunde onuraduna. Berdinketak irauten badu, proiektuak baloratzeko irizpideen b.1 atalean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da.

8.8. Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuak, balorazioa egin ondoren, ebazpen proposamena eginen dio Migrazio Politiketako zuzendari nagusiari, dirulaguntza jasotzeko derrigorrezko gisa ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona edo erakunde onuradunak adierazita, eta, hala badagokio, dirulaguntza zergatik eman den adieraziko du.

9.–Prozeduraren ebazpena.

9.1. Instrukzio-organoak egindako ebazpen proposamenean oinarrituta, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak dirulaguntzen emakida ebatziko du. Ebazpen horretan dirulaguntza eman zaien eskatzaileen zerrenda adieraziko du, eta berariaz jakinaraziko du gainerako eskabideak ezetsi direla; ezetsitako eskabide horien artean zehaztu egin beharko da, besteak beste, aurrekontu baliabideen esleipena mugatzearen ondorioz ezetsi direnak.

9.2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro baina berariazko ebazpena jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da.

9.3. Deialdiaren ebazpena erakunde interesdunei jakinaraziko zaie administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/bilatzailea/-/buscartramite/).

10.–Dirulaguntzaren ordainketa.

10.1. Oro har, dirulaguntza aldez aurretik eta ordainketa bakar batean ordainduko da, emandako zenbateko guztiarekin, gehienez ere hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena ematen denetik zenbatzen hasita, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baldin eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek ez badute aski baliabiderik dirulaguntza jaso duen jardueraren gauzatzea behin-behinekoz finantzatzeko, eta behar bezala frogatzen badute.

Horretarako, eskaerari erantsi beharreko dokumentazioarekin batera, deialdi honekin batera III. eranskin gisa doan erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, adierazten duena funtsik ez dagoela dirulaguntzaren helburuak betetzeko, eta premia hori egiaztatu beharko da erakundeko ordezkariaren ziurtagiri baten bidez; hartan, honako hauek adieraziko dira: erakundearen izenean dauden banku kontuak, diruzaintzako egoera edo bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, bai eta hileroko aurreikuspen bat ere, ordaintzeke edo kobratzeke dauden gastuei eta diru-sarrerei buruz, dirulaguntzaren xedearekin lotutakoak, eta proiektuarekin lotu gabeko gastu- eta sarrera-konpromisoak.

Aurrekoa gorabehera, eskaerarekin batera aurkeztutako agirien artean, erakundearen ordezkariak sinatutako dokumentu independente bat ere agertzen ahalko da, non eskatuko baita emandako dirulaguntzaren %60 aurretiaz ordaintzea, behar adina baliabiderik ez dagoela egiaztatu beharrik gabe, baldin eta emandako zenbatekoa 15.000 eurotik gorakoa ez bada. Bigarren kasu horretan aurreikusitako aurrerakina ere hilabeteko epean eginen da, dirulaguntzaren ebazpena ematen denetik zenbatzen hasita, eta, kasu guztietan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoa beteko da. Aurrerakin hori irabazi-asmorik gabeko edozein erakunderi edo horien federazio, konfederazio edo elkarteei aplikatuko zaie.

10.2. Ordainketa aurreratua egin ez den kasuetan edo ordainketa aurreratua emandako laguntzaren zenbateko osora iristen ez den kasuetan, emandako dirulaguntzatik ordaintzeke dagoena osorik pagatzeko agintzen duen ebazpena 2022ko abenduan emanen da, jarduera 11. oinarrian adierazitakoaren arabera egin dela justifikatu ondoren.

Ordainketa egiteko ebazpen horretan sartzen ahalko da, erakunde onuradunak aurkeztutako txosten ekonomikoan eskaera egin ondoren, emandako dirulaguntzaren zatiari buruzko konturako ordainketak egitea, justifikatzeke dauden gastu arrunten eta langile gastuen zerrendari erantzunez, gauzatutako jardueraren zatiari dagokionez, 3. oinarrian aurreikusitako baldintzetan.

Konturako ordainketa eskatzeko ez da beharrezkoa izanen dirulaguntzaren helburuak betetzeko funts-horniduraren beharra justifikatzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

11.–Dirulaguntzaren justifikazioa.

11.1. Erakunde onuradunek aurkeztu beharko dituzte diruz lagundutako proiektua gauzatzeari buruz behar diren txosten tekniko eta ekonomiko guztiak, inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan, zeina Nafarroako Gobernuaren webgunearen Zerbitzuen Katalogoan eskuratzen ahal baita (https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

11.2. Erakunde onuradun guztiek, gastuaren eta ordainketaren egiaztagiri egokiak izan bezain laster, jarduera egin dela egiaztatzeko behar diren txosten tekniko eta ekonomikoak aurkeztu beharko dituzte. Beren egoera partikularraren arabera, data hauetara egokitu beharko dute betiere:

–2022ko azaroaren 14a: dirulaguntza ordaintzeko eskubidea ematen duen txostena aurkezteko azken eguna, 10.2 oinarrian aurreikusitako baldintzetan. Txosten hori epe barruan aurkeztea nahitaezkoa da dirulaguntza aldez aurretik ordaindu ez bada edo aurreratutakoa emandako laguntzaren zenbateko osora iristen ez bada, eta aukerakoa izanen da Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntzaren %100 aldez aurretik jaso duten erakundeendako.

–2023ko otsailaren 10a: kasu guztietan, amaierako txostena aurkezteko azken eguna.

Halaber, prozeduraren instrukzio-organoak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena. Horrez gain, diruz lagundutako proiektuari aurrez aurreko jarraipena egiten ahalko dio.

11.3. Bitarteko edo amaierako justifikazioa, gastuaren eta ordainketaren egiaztagiriak dituena, justifikazio kontuaren bidez eginen da, eta honako elementu hauek izanen ditu, dagokionaren arabera:

–Proiektuaren bilakaerari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa, oinarri honen 1. apartatuan aurreikusitako ereduaren arabera. Kronograma batean, diruz lagundutako jarduerak ezarritako helburuen arabera (orduak, prezioa, parte-hartzaileen kopurua, etab.) gauzatu direla adieraziko da, bai eta ordaindutako gastu guztien zerrenda ordenatua, zenbakitua eta xehatua ere.

Tartean txosten horiek aurkezturik ere, programaren amaierako txostena aurkeztu beharko da hura bukatutakoan. Ondorio horietarako, amaierako txostena izanen da justifikatzen duena diruz lagundutako proiektu osoa oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu dela, beste finantzatzaile batzuei dagokien zatia barne, halakorik balego. Bestela, tarteko txostentzat hartuko da.

–Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak, zeinak digitalki aurkeztu beharko baitira.

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera jaulkitako ordainagiriak eta fakturak baino ez dira onartuko egiaztagiri gisa. Agiri horietan honako hauek jaso beharko dira: agiri-zenbakia, jaulkipen data eta ordainketa data efektiboa, jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, kontzeptua, zenbatekoa eta ordaintzeko formula, bat etorriz fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoarekin. Kanpoan geratzen dira berariaz albaranak, aurrekontuak eta hartze-agiriak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

100 eurotik gorako gastu guztien ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste dokumentu batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

Onartutako gastuen zerrenda eta dagozkien aldaketak, halakorik egonez gero, ordainketa proposamenarekin batera aurkeztuko dira, edo, bestela, gastuaren justifikazioarekin batera, baldin eta interesdunari dirulaguntzaren ordainketa aurreratua egin bazaio.

–Lotuak eta salbuetsi gabeak badira, BEZ konpentsatuaren aitorpena.

–Hiruhilekoko 715 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jarduerarenak eta sarienak), eta hiruhilekoko 759 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak).

–Erakundeko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita proiektuko langileek finantzatutako programetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.

–Erakundeko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita justifikazioko kontuan inputatutako zeharkako gastuen portzentajea eta jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

–Hileko nominen zerrenda, langileei eta Gizarte Segurantzari egindako ordainagiriekin eta digitalizatutako lan-kontratuekin batera, hori guztia dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileei dagokienez.

–Finantzatutako proiektua gauzatu dela bermatzen duen beste edozein agiri.

11.4. Baldin eta, dirulaguntzaz gain, funts propioak edo bestelako dirulaguntza nahiz baliabideak erabiltzen badira jarduerak finantzatzeko, frogatu egin beharko dira halako funtsen zenbatekoa, jatorria eta dirulaguntzaren xede diren jardueretan izan duten aplikazioa.

11.5. Instrukzio-organoak zehazten duenean zuzendu daitezkeen akatsak daudela erakunde onuradunak aurkeztutako justifikazioan, horren berri emanen dio, hamar egun balioduneko epean zuzendu ditzan.

11.6. Diruz lagundutako zenbateko osoa oker justifikatuta badago, justifikatu gabeko zatia jasotzeko eskubidea galduko da, eta justifikatu gabeko gastuen eta ordainketen zenbatekoa itzultzeko prozedura abiaraziko da hortik aurrera.

12.–Erakunde onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen erakunde onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea.

b) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, aurkeztea.

c) Organo kudeatzaileari jakinaraztea proiektuari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

d) Organo kudeatzaileak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

e) Dirulaguntzaren jatorria jakitera ematea, diruz lagundutako proiektuen zabalkunde eta publizitate orotan, baita zerbitzua ematen den lokalean ere. Zabalkunde idatzian edo grafikoan Nafarroako Gobernuaren logotipoak agertu beharko du, dirulaguntza jasotzen duen erakundearenak duen tamaina berean eta ikusteko moduko baldintza beretan, eta Nafarroaren Sinboloei buruzko otsailaren 27ko 4/2020 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Era berean, “Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan” markaren logotipoa agertuko da.

f) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

g) Erakundearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

h) Justifikazio kontuak aurkeztea ezarritako ereduaren arabera.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

j) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %20ko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu, betiere 2022ko azaroaren 14a baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo amaierako txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernuarenak ez diren finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

k) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezarritako gainerako eginbeharrak.

13.–Hornitzaileen azpikontratazioa eta hautaketa.

13.1. Onuradunak hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko du, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 gainditu gabe. Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts propioekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin finantzatu badira, ezin izanen zaio %50 baino gehiagoko portzentajea egotzi, azpikontratazio gisa, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako zenbatekoari.

Ondorio horietarako, onuradunak azpikontratua egiten duela ulertuko da, hirugarrenekin ituna egiten badu dirulaguntzaren xede den jarduera zati batean egin dezaten. Dirulaguntzaren xede den jarduera berez egin ahal izateko onuradunak egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.

Ezin izanen da azpikontratatu, inola ere ez, diruz lagundutako jardueraren kostua garestitzen duten eta haren edukiari baliorik eransten ez dioten jarduketarik.

Diruz lagundutako jardueren onuradunek egindako azpikontratazioa Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari egokituko zaio betiere.

13.2. Hala badagokio, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000 eurotik gorakoak badira, erakunde onuradunak organo emaileari frogatu beharko dio enpresa edo erakunde hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Kontsulta tramitearen gaineko dokumentazioa eta eskaintzak gorde egin beharko ditu erakunde onuradunak. Kontu horiek agiri bidez frogatu beharko ditu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapenaren arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko da.

Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak.

14.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

14.1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira jarduera garatzeko lortzen ahal diren beste batzuekin, salbu Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren bidez, 2022. urtean onetsitako deialdi honetatik datozenak: “Irabazi-asmorik gabeko erakundeendako dirulaguntzen deialdia, talde ahulenen gizarte-sustapenaren eta gizarte-inklusioaren arloko proiektuak egiteko”.

14.2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo erakunde pribatu zein publiko batzuen laguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua. Horretarako, erakunde onuradunak VIII. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du.

15.–Baldintzak ez betetzea.

15.1. Oinarri hauetan ezarritako betebeharren bat betetzen ez bada, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako gainerako kausak gertatzen badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli beharko da, 35. artikulu horretan ezarritakoaren arabera.

15.2. Gardentasunari buruzko betebeharrak betetzen direla frogatzeko informazioa eman beharra bete ezean (VI. eranskina), ez zaie emandako dirulaguntza ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

15.3. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan bereziki, eman beharreko dirulaguntza edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Amaierako justifikazioan ez-betetze formal hutsak eginez gero, dagozkion dokumentuak epez kanpo aurkeztu diren egunen kopurua.

15.4. Aurreko apartatuetan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan araututakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean bildutako aurreikuspenei.

16.–Administrazio errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Oinarri arautzaile hauek aplikatuz Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emandako ebazpenen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariari, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz. Errekurritutako egintza berariazkoa ez bada, edozein unetan jartzen ahalko da gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak izan eta biharamunetik aurrera.

17.–Datuen tratamendua.

Deialdi honetan parte hartzeak berekin ekarriko du Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak erakunde parte-hartzaileen datuen tratamendua egitea, eta tratamenduaren arduraduna Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia izanen da.

Datuen tratamendua justifikatuta dago deialdiaren parte-hartzea kudeatu behar delako, eta dirulaguntza ematen denean, alderdien artean sortzen den harreman juridikoa kontrolatu eta gauzatu behar delako. Helburu hori interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa da, Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluan zehazten den moduan, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da oinarri juridikoa.

Dirulaguntzen erakunde onuradunen datuak, tratamenduaren helburukoak, mota honetakoak dira: identifikaziokoak, harremanetarakoak, bankukoak, profesionalak eta ekonomiko-finantzarioak, edo helburu horretarako behar den beste edozein.

Erakunde parte-hartzaileen datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, kontserbaziorako aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiri kontserbazioaren indarreko egutegian aurreikusita dagoena.

dpd@navarra.es helbidera joaz erabil dezakete interesdunek datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, bai eta haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramatekoak ere. Konforme ez egonez gero, jo dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.

18.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen orotan, bete beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoa.

II. ERANSKINA

Balorazio-irizpideak (100 puntu gehienez)

BALORAZIO IRIZPIDEAK

100 puntu bitarte

a. Bidezkotasun instituzionala

(12 puntu bitarte)

a.1

Generoa

(5 puntu bitarte)

Erakundean erantzukizun karguetan dauden emakumeen portzentajea

–%50etik gorakoa

–%20tik %50era artekoa

1 puntu

0,50 puntu

Kontratatutako emakumeen portzentajea

–%50etik gorakoa

–%20tik %50era artekoa

1 puntu

0,50 puntu

Gizon boluntarioen portzentajea

–%50etik gorakoa

–%20tik %50era artekoa

1 puntu

0,50 puntu

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plan bat izatea

Puntu bat

Sexu jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzio protokolo bat izatea

1 puntu

a.2

Migratzaileei harrera eta lagun egiteko proiektuetan izandako lan-esperientzia

(5 puntu bitarte)

Azken 5 urteotan migratzaileei harrera edo lagun egiteko proiektuak.

Puntu bat proiektu bakoitzeko

5 puntu bitarte

a.3

Erakundean boluntariotza sustatzea eta garatzea

(2 puntu bitarte)

Boluntariotza plan bat izatea

2 puntu

Lan egonkorreko ildo bat garatzea

1 puntu bitarte

b. Proiektuaren koherentziaren azterketa

(50 puntu bitarte)

b.1

Proiektuaren oinarriak

(8 puntu bitarte)

Guztiz koherentea

8 puntu bitarte

Oso koherentea

6 puntu bitarte

Koherente samarra

4 puntu bitarte

Ez oso koherentea

1 puntu bitarte

b.2

Parte-hartzaileen profilak aurkeztutako proiektura egokitzea

(2 puntu bitarte)

Oso egokia

2 puntu bitarte

Egokia

1 puntu bitarte

b.3

Arreta bereziko kolektiboak (egoera oso ahulean dauden adingabeak, gazteak eta emakumeak).

(2 puntu)

Proiektua kolektibo horietako bati zuzenduta egotea

2 puntu

b.4.

Proiektuaren jarduketaren lurralde eremua

(8 puntu bitarte)

Iruñetik eta Iruñerritik kanpoko udalerri batean edo gehiagotan egitea

8 puntu

Iruñean eta Iruñerrian egitea

1 puntu

b.5

Esku hartzen den udalerriko edo udalerrietako biztanle migratzaileen portzentajea

(2 puntu bitarte)

%15etik gora

2 puntu

%10 eta %15 artean

1 puntu

%10 baino gutxiago

0,50 puntu

b.6

Helburuak: koherentzia, zehaztapen eta xehetasun maila

(5 puntu bitarte)

Oso handia

5 puntu bitarte

Handi samarra

3 puntu bitarte

Txikia

1 puntu bitarte

b.7

Jarduerak: deskribapen eta egokitasun maila

(5 puntu bitarte)

Oso handia

5 puntu bitarte

Handi samarra

3 puntu bitarte

Txikia

1 puntu bitarte

b.8

Jardueren egutegia ezartzea: deskribapen eta egokitasun maila

(1 puntu bitarte)

Oso handia

1 puntu bitarte

Handi samarra

0,5 puntu bitarte

b.9

Jardueren Hedapen Plana eta baliatu beharreko euskarriak: kalitate maila

(1 puntu bitarte)

Oso handia

1 puntu bitarte

Handi samarra

0,5 puntu bitarte

b.10

Helburuen, jardueren eta emaitzen koherentzia maila:

(8 puntu bitarte)

Guztiz koherentea

8 puntu bitarte

Oso koherentea

6 puntu bitarte

Koherente samarra

4 puntu bitarte

Ez oso koherentea

1 puntu bitarte

b.11

Proiektu osoan genero ikuspegiak duen txertatze maila:

(3 puntu bitarte)

Oso handia

3 puntu bitarte

Handi samarra

2 puntu bitarte

Txikia

1 puntu bitarte

b.12

Proiektu osoan kulturen arteko ikuspegia noraino txertatu den:

(3 puntu bitarte)

Oso handia

3 puntu bitarte

Handi samarra

2 puntu bitarte

Txikia

1 puntu bitarte

b.13

Proiektu osoan 2030erako Agendako GJHak noraino txertatu diren:

(2 puntu bitarte)

Oso handia

2 puntu bitarte

Handi samarra

1 puntu bitarte

c. Ebaluazio sistemaren kalitate maila: adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua

(10 puntu bitarte)

c.1

Adierazleak:

(3 puntu bitarte)

Egokitasuna eta hartakotasuna

1,50 puntu bitarte

Zehaztasun maila

1,50 puntu bitarte

c.2

Egiaztapen iturriak:

(1 puntu bitarte)

Egokitasuna

0,50 puntu bitarte

Zehaztasun maila

0,50 puntu bitarte

c.3

Ebaluazio prozesua:

(4 puntu bitarte)

Egokitasuna

2 puntu bitarte

Zehaztasun maila

2 puntu bitarte

c.4

Jarraipen prozesua:

(2 puntu bitarte)

Egokitasuna

1 puntu bitarte

Zehaztasun maila

1 puntu bitarte

d. Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(15 puntu bitarte)

d.1

Giza baliabideen egokitzapena (kontratatutako berezko langileak eta kanpoko langileak) eta esleitutako eginkizunak:

(5 puntu bitarte)

Oso egokia

5 puntu bitarte

Egokia

3 puntu bitarte

d.2

Proiektuan boluntarioak noraino txertatu diren:

(2 puntu bitarte)

Pertsona kopurua eta esleituriko eginkizunak

2 puntu bitarte

d.3

Baliabide teknikoak:

(1 puntu bitarte)

Proiektura egokitzea

1 puntu bitarte

d.4

Baliabide ekonomikoak:

(7 puntu bitarte)

Aurrekontua proiektuari egokitzea

4 puntu bitarte

Bat etortzea eta argiak izatea eskabide teknikoan aurkeztutako informazioa eta eskaera ekonomikoan aurkeztutako informazioa (Excel dokumentua).

3 puntu bitarte

e. Sareko lana eta beste erakunde eta baliabide batzuekiko koordinazioa

(4 puntu bitarte)

e.1

Sarean lan egitea

3 puntu bitarte

e.2

Koordinazioa

1 puntu bitarte

f. Proiektua zenbateraino osatzen den jarduketa eremuko beste baliabide batzuekin

(2 puntu bitarte)

Oso handia

2 puntu bitarte

Handi samarra

1 puntu bitarte

g. Proiektuaren berrikuntza-maila

(4 puntu bitarte)

Oso handia

4 puntu bitarte

Handi samarra

3 puntu bitarte

h. Proiektuaren onuradunen parte-hartze maila

(3 puntu bitarte)

h.1

Pertsonen sarbiderako erabilitako prozedura:

(2 puntu bitarte)

Baliabide publikoen bidez bakarrik

2 puntu

Baliabide publikoen bidez gehienbat

1 puntu

h.2

Proiektuaren onuradunek parte hartzeko bideak

(1 puntu bitarte)

Egokitasun-maila

1 puntu bitarte

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

III. eranskina.–Dirua aurreratzeko eskaera.

IV. eranskina.–Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko betebeharrak betetzeari buruzko adierazpena.

V. eranskina.–Sexuagatiko edo generoagatiko diskriminaziorik ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

VI. eranskina.–Gardentasun betebeharrak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

VII. eranskina.–Baimena.

VIII. eranskina.–Beste laguntza batzuk eskatu eta/edo jaso izanari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

Deskargatu III. eranskinetik VIII.era (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2201849