43. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

–Sustatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

–Jarduera: Azketako hondakin uren araztegia (HUA) instalatzea.

–Tokia: Iguzkitzako 2. poligonoko 749., 750., 754., 756. eta 757. lurzatiak.

Azketan (Iguzkitzako Barrutia), 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2202554