43. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2022ko otsailaren 4an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Igantziko Udalaren administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Igantzin, 2022ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2202121