43. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Jarduera-lizentzia. Baimena

Ondotik zehazten den eskaera onetsi da.

–Lizentzia eman den eguna: 2022-02-10.

–Sustatzailea: BOCI SL.

–Jarduera: biltegi bat eraikitzea nekazaritzako produktuak gordetzeko.

–Tokia: 8. poligonoa, 852. lurzatia.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak arautzen du eskaera hau (Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko Foru Legea).

Cortesen, 2022ko otsailaren 11n.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2202164