43. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1.b artikulua betez (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

–Sustatzailea: Caparrosoko Udala.

–Jarduera: padel-pistak estaltzeko pabiloia.

–Tokia: 9. poligonoa, katastroko 738. lurzatia, Caparrosoko Mélida kalea, zk.g. (Nafarroa).

–3. eranskineko 15. taldeko 1. apartatua.

Caparroson, 2022ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2202685