43. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Honako hauek kontuan hartuz: abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legea; abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, urteko lanaldiaren lanordu-kopurua arautzen duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako; apirilaren 9ko 140/2021 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko lanik gabeko egunak, eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan jaiegunei eta egun baliogabeei buruz aplikatu beharreko gainerako araudia.

Alkatetza honek ebatzi du:

1. Onestea 2022ko jaiegunen lan-egutegia Barillasko Udaleko langileendako.

1.1. Honako jaiegun hauek ezartzen dira lan-egutegian: (Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak).

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a eta 15a: Ostegun Santua eta Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

1.2 Herriko jaieguna:

–Abuztuaren 4a: San Migel egunaren ospakizuna.

2. Barillasko udal bulegoetan jendea hartzeko ordutegia izanen da 13:00etatik 15:00etara bitartekoa, astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan, salbu eta inoiz aldatu beharra badago, zerbitzuaren inguruko arrazoiak direla eta; azken kasu horretan, behar den denboraz jakinaraziko da.

Nolanahi ere, bulegoak itxita egonen dira abuztuaren 2tik 5era eta 16tik 19ra bitarte, egun horiek guztiak barne.

3. Alkatetzak finkatuko du lanaldia nola banatu, zerbitzuaren beharrak ikusita; betiere legez ezarritako lanaldiaren urteko zenbaketa errespetatuz (1.592 ordu).

4. Zerbitzuaren beharrak direla eta, Alkatetzak udal langileak lanera deitzen dituenean ezarritako ordutegitik kanpo edo egutegian jaiegun direnetan lan egiteko, atsedenaldiekin ordainduko dira lan horiek edo aparteko ordu gisa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 51. artikuluan eta hura garatzeko erregelamenduan zehazten den moduan.

5. Organo eskudunek (alkatetza) emanen dituzte oporrak, aldi luze bat edo bi ezarriz.

Langileek urtarrilean adierazi behar dute zein egun hautatzen dituzten oporretarako, zerbitzuak behar bezala koordinatu eta antolatu ahal izateko.

6. Bidezkoa izanen da arrazoi partikularrengatik lantokira ez joatea edo lantokitik ateratzea, eta horren egiaztagiria aurkeztu beharko da Udalean, baldin arrazoia jasota badago Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamenduan (otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsia eta 71/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatua).

7. Puntualtasun falta –lanaldiaren hasieran nahiz bukaeran– eta lanaldiaren parte bat nork bere aferetarako baliatzea –behar bezala baimendurik betiere– hautara berdintzen ahalko du langileak edo zerbitzuak eginez lanaldian baliaturiko bezainbateko denboran, edo lansaritik denboraren heineko zenbatekoak kenduz enplegatuari.

Modu berean jokatzen ahalko da lanaldiko egiazko denbora murrizketa horiek baimenik gabekoak direnean, Diziplinaren Araubideari buruzko Erregelamenduko arlo horretako zehaztapenak aplikatuta betiere.

8. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Udalaren iragarki ofizialen taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta enplegatuei jakinaraztea, jakinaren gainean egon daitezen.

Barillasen, 2022ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2202089