43. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2021eko abenduaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da 2022ko otsailaren 14an.

Kontuan harturik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.g) artikuluak xedatzen duela Batzordeko buruaren eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, bilkuran onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat (aipatutako legeak jorratu zituen Toki Araubidearen Oinarriak).

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduak, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, 3. artikuluan ezartzen duenaren arabera, “Nafarroako Administrazio Publikoek enplegu eskaintza bat onetsiko dute urtero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena”. Orobat, 2. apartatuan dio “Hutsik eta aurrekontuz hornituta dauden lanpostu guztiak sartuko dira enplegu eskaintzan, eta bertan adieraziko da zein diren urte horretan betetzeko daudenak eta zein aldi baterako hornitzekoak”.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Erronkariko Ibaxaren Batzordearen 2022rako lan publikoaren eskaintza.

Familia-langilea. 05. zenbakia. Hutsik. Sartzeko baldintzak: eskola-graduatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. D maila. Osagarriak: lanpostukoa, %20,35. Lanaldi partziala: lanaldiaren %68,83. Euskaraz jakitea: merezimendu gisa baloratzen da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, LPE hau betetzeko deialdiaren bidez eginen den hautapen-prozesuaren aurreko urrats gisa.

Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan; hortaz, honen kontra errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Erronkarin, 2022ko otsailaren 15ean.–Batzordeko burua, Eneko Egiguren Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2202289