43. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOAREN BIGARREN TRAMITEA: “Vientos del Cierzo” haize-parkea, Cascante, Cintruénigo, Corella eta Tuterako udal mugarteetan (1224-CE).

2021eko abenduaren 22an, eta Nafarroan haize-parkeentzako baimenak arautzen dituen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako ondorioetarako, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak jendaurrean jarri zuen Enel Green Power España SLUk 2021eko abenduaren 14an aurkeztutako eskaera, “Vientos del Cierzo” 42 MW-eko haize-parkearen eta bere ebakuazio-azpiegituren espedienteari buruzkoa.

Akats bat atzeman da “7.2. Ingurumen-inpaktuaren azterketa. Abifaunaren azterketari buruzko txostena” dokumentuan, orriak falta dituelako. Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak argitaratu zuen txostena, Gobernu Irekiaren Atarian. Hori horrela, dokumentazioa osorik berriz argitaratuko da, sustatzaileak aurkeztu baitzuen 2021eko abenduaren 14an.

–Eskatzailea: Enel Green Power España SLU.

–Xedea: jendaurrean jartzea proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzea.

–Instalazioen deskribapena: “Vientos del Cierzo” haize-parkea, 42 MW-ekoa, eta bere ebakuazio-azpiegiturak.

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), edozein interesdunek kontsultatzeko, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.

Era berean, esteka honetan ere kontsultatzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/vientos-del-cierzo-parke-eolikoa-aldatua-espediente-1224-ce, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten iradokizunak eta oharrak egin ditzaten.

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak 30 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Alegazioak edozein erregistro bulegotan aurkeztu beharko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzendu behar dira, espediente zenbakia zein den esanda.

Iruñean, 2022ko otsailaren 16an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2202479