42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo kliniko izateko 19 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan psikologo klinikoen 19 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoari jarraikiz (2020ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu zuen, lorturiko puntuen araberakoa, eta horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen hori 2021eko 277. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 10ean emandako 61/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, psikologo klinikoen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2022ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31koan.

Ondoren, M.ª Ángeles Pablo Irache andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaren jabetza hartzeko egunetik beretik, egun horretan beste administrazio publiko batean ari zelako lanean, eta Valentina Arpón Marcos andreak idatzi bat aurkeztu zuen, zeinean esleitutako psikologo klinikoaren lanpostuari uko egiten baitzion.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo diren izangaiek beteko dituzte lanpostuak, betiere horretarako eskatutako baldintzak betez gero.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea, eta hartan sartzea Ana Isabel Pérez Zabalza eta Leire Azcárate Jiménez andreak, haiek baitira txanda irekian gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoak, lanpostuak onartu dituztenak.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan psikologo klinikoen 19 lanpostu betetzeko deialdiko izendapen proposamena izangai hauekin osatzea:

PEREZ ZABALZA, ANA ISABEL

AZCÁRATE JIMÉNEZ, LEIRE

2. Deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 16an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2202460