42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2021eko abenduaren 16an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen entitatearen 2022ko ekitaldiko aurrekontua.

Erabaki hori 2022ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an, eta Idazkaritzan egon zen ikusgai hamabost egun baliodunean, interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zitzaizkien erreklamazioak egin zitzaten.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz, epe hori iraganik, eta inork ez duenez aurkeztu alegaziorik ez erreklamaziorik, behin betiko onetsirik gelditu da, eta bidezko da laburturik argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez aldatua).

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 863.576,95 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 104.095,39 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 30.150,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 998.822,34 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 22.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 976.822,34 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 998.822,34 euro.

Azkoienen, 2022ko otsailaren 16an.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L2202297