42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Arguedasko, Valtierrako, Alesbesko, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2022ko otsailaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza fiskalaren aldaketa, eta hura jendaurrean jartzea hogeita hamar egunean, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Cadreitan, 2022ko otsailaren 11n.–Mankomunitateko burua, Luis Manuel Azqueta Corrales.

Iragarkiaren kodea: L2202187