2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 15. lurzatian. Hasierako onespena
Leitzako alkateak, maiatzaren 20ko 2024/0173 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen 1. poligonoko 15. lurzatiari buruzko xehetasun-azterketa, Torraspapel SAk bultzatua eta Fernando Pascualek eta Angel Mazak egindako dokumentuaren arabera.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.
Leitzan, 2024ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2408281