42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

Eskumenak eskuordetzan ematea kontzejua ordezkatzeko ahozko epaiketan

Tebasko Kontzejuko buruak, 2022ko otsailaren 8an, 4/2022 Ebazpena eman zuen.

Hona hemen haren xedapen-zatia:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Iván Ruiz Ardanaz Kontzejuko buruordeari eskumena ematea Tebasko Kontzejua ordezkatzeko Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 3. Epaitegian izapidetutako 403/21 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozko ahozko epaiketan. Ahozko epaiketaren ekitaldia izanen da 2022ko otsailaren 10ean, osteguna, 09:45ean, Iruñeko Epaitegien eraikinean.

Bigarrena.–Jakinaraztea Tebasko Kontzejuko buruorde Iván Ruiz Ardanazi eskumenak berari eskuordetu zaizkiola. Horrek izanen ditu ondorioak ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Tebasko Kontzejuko batzarrari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-4 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Tebasen, 2022ko otsailaren 8an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2202212