42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2022ko otsailaren 10ean Murillo el Cuendeko Kontzejuaren Herritarren Batzarrak bilkuran hala erabakita, behin betiko onetsi dira Udalaren 2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2021eko 278. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 13an.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.750,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 21.291,80 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak. 632,80 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 23.674,60 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 23.122,60 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 62,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 40,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 450,00 euro.

Gastuak, guztira: 23.674,60 euro.

Murillo El Cuenden, 2022ko otsailaren 10ean.–Kontzejuko burua, Arcángel Vicente Azpíroz Garde.

Iragarkiaren kodea: L2202072