42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2022ko plantilla organikoa, bat etorriz ezarrita dagoenarekin abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bide onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespena jendaurrean egon da, iragarkia argitaratuta 2022ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17an.

Jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez alegaziorik aurkeztu plantilla organikoa hasiera batez onesten duen agiriaren aurka, argitara ematen da behin betiko onetsitako plantilla organikoaren agiria, eta Foru Administraziora igortzen. Hartara, honela gelditu da Leozko Udalaren 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantillaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2022ko otsailaren 8an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

LANPOSTU KOPURUA

LANPOSTUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

EGOERA

LANP.

M

B

A

1

Idazkaritza/Kontu-hartzailetza

F

A

Oposizio-lehiaketa

Hutsik

3,72 (19/2008 FD) + 0,58+0,58 (17/2006 FL)

35

1

Zerbitzu anitzetako enplegatua

F

E

Oposizioa

Hutsik

3,21 (19/2008 FD) + 0,78+0,78 (17/2006 FL) +20

10

10

1

Administrari-ofiziala

F

C

Oposizioa

Hutsik

3,36 (19/2008 FD) + 0,58+0,58 (17/2006 FL)

10

Izenen zerrenda

LANPOSTU KOPURUA

IZENA

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

EGOERA

1

Cristina Montes Chivite

Idazkaritza/Kontu-hartzailetza

AK

A

Oposizio-lehiaketa

Jardunean

1

Iosu Monreal Ibáñez (1)

Zerbitzu anitzetako 1. mailako ofiziala

LKM

LEren 44. artikulua

Jardunean

1

Rosario Murillo González (1)

Administrari-ofiziala

LKM

LEren 44. artikulua

Lanaldiaren %80

Erabilitako sinboloak:

–Funtzionarioa: F.

–Administrazio-kontratuduna: AK.

–Lan-kontratudun mugagabe ez-finkoa: LKM.

Osagarriak:

–Lanpostua: LANP.

–Maila: M.

–Bateraezintasuna: B.

–Arriskua: A.

Plantilla organikoa aplikatzeko arau osagarriak:

(1) Zerbitzu anitzetako 1. mailako ofizialaren eta administrari-ofizialaren lanpostuetan hemen aritzearen arrazoia da enpresa-ondorengotza egin zela Leozko Udalak hartu zuenean Orbalan udal sozietateak egiten zituen zerbitzuen kudeaketa zuzena; hartara, langile horiek lan-kontratudun ez-finko mugagabeak dira, subrogazio hori dela eta, eta kobratzen dituzte udal sozietate horretako langile gisa jasotzen zituzten ordainsariak. Langile horiek orain aritzen diren lanpostuetan jarraituko dute harik eta funtzionarioekin behin betiko betetzen diren arte zerbitzu anitzetako enplegatuaren eta administrari-ofizialaren lanpostu huts horiek, edo, kasua bada, amortizatzen diren arte.

L2202055

Iragarkiaren kodea: L2202055