42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZURDIAGA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Kontzejuko Batzarrak, 2022ko urtarrilaren 31ko bilkuran eta legezko gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zituen Izurdiagako Kontzejuaren 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta indarrean dauden gainerako legeetan ezarritako izapideei jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271.ean xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko du. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko dira, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Izurdiagan, 2022ko otsailaren 1ean.–Kontzejuko burua, Luis Miguel Beraza Ameztegui.

Iragarkiaren kodea: L2202197