42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2022rako lan-egutegia

Goizuetako Udalak, 2022ko otsailaren 2an egindako bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen erabakiaren testu osoa:

Ikusirik, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 140/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zela.

Ikusirik 648/2021 Ebazpena, azaroaren 30ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko tokian tokiko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Udalbatzak honako hau erabaki du aho batez:

1.–Goizuetako Udaleko langileen 2022ko lan-egutegia onartzea. Jaiegun gisa ezarriko dira, eta udal-bulegoak itxita egongo dira egun hauetan:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Otsailaren 28a: Inauteri astearte eguneko zubia.

–Martxoaren 1a: Inauterietako asteartea. Tokiko jaia.

–Apirilaren 14a: Ostegun santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral santua.

–Apirilaren 18a: Pazko Astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16a, 17a eta 18a: Herriko jaiak.

–Urriaren 12a: Espaniako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Gabonetako bigarren jaieguna.

2.–Baliogabeak izanen dira, 2022.urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta akordio honen lehenengo xedapenean adierazitako jaiegunak. Aldiz, baliozkoa kontsideratuko da epeak kontatzeari dagokionez, otsailaren 28a.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki-taulan argitaratzea, denek horren berri izan dezaten.

Goizuetan, 2022ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2202244