42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8.1 artikuluan jasotakoarekin, Nafarroako udalen antolamendua eta horien gobernu- eta administrazio-organoen eraketa lotuko zaizkie Estatuko gainerakoek dituztenei aplikatzen zaizkien xedapenei, eta udalen gobernu eta administrazio-organoen eskudantziak erabiliko dira legeria orokorrean ezarritakoari jarraikiz, deusetan galarazi gabe toki araubideari buruzko foru legeriaren ondorio diren berezitasunak.

Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluak xedatzen duenez, alkateorde izaera galtzen da kargua uzteagatik, hari uko egiteagatik edo Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari uzteagatik.

2022ko otsailaren 3an, Edurne Ruiz Armendarizek, EH-Bildu udal taldeko Udal honetako zinegotziak, Udaleko Gobernu Batzarreko kide eta 2. alkateorde denak, zinegotzi karguari uko egin dio osoko bilkuraren aurrean, egintza horrek ondorioak izanen dituela hilaren 4tik aurrera. Horrek esan nahi du kargu guztiak automatikoki utzi behar dituela.

Aurrekoa aintzat hartuz, eta kontuan hartuz adierazten dutena alkateordeei eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideei dagokienez, indarrean dagoen eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20., 21. eta 23. artikuluek eta indarrean dagoen Udalaren Erregelamendu Organikoaren 75. artikuluak, eta aipatutako xedapenen babesean eman zaizkidan eskudantziak baliatuz, ebazten dut:

Lehenbizikoa.–EH-Bildu udal taldeko Udal honetako zinegotzi José Miguel Pérez de Eulate Bermejo izendatzea Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kide, gobernu organo horri legez dagozkion eginkizun eta eskumenekin, eta eskuordetu dakizkiokeenekin, bat etorriz xedatuarekin Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 22.4 artikuluetan eta Udalaren Erregelamendu Organikoaren 52. artikuluan.

Bigarrena.–José Miguel Pérez de Eulate Bermejo izendatzea Lizarrako Udaleko bigarren alkateorde, ordenamendu juridikoan aurreikusitako eginkizun eta erantzukizunekin.

Hirugarrena.–Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan xedatutakoa betez, agintzea argitara dadila ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deusetan ukatu gabe ondorioak izatea ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aurrera.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea José Miguel Pérez de Eulate Bermejori, eta adieraztea Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari uzten zaiola, idatziz adierazitako kargu-uzteagatik eta berariaz uko egiteagatik, eta alkateorde izaera galtzen dela, adierazitako arrazoiez gainera, Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari uzten zaionean. Eta ohartarazten zaio ezen, absentziagatik edo gaixotasunagatik Alkatetza hau ordeztea bidezkoa den kasuetan, haren eginkizunak bere gain hartzen dituen alkateordeak ezin dituela baliogabetu Alkatetza honek, hala badagokio, emandako eskuordetzak, Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. artikuluan jasotako aurreikuspenen babesean.

Bosgarrena.–Ebazpen hau udal Idazkaritzari helaraztea, betearazteko behar diren izapideak egin ditzan, eta osoko bilkurari horren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkuran.

Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2022ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2202184