42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

96/2022 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 11/2022 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen duena. Espedientea Patricia Lizarraga Osés eta Iosune Ardaiz Antoñanzas andreek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio.

Patricia Lizarraga Osés eta Iosune Ardaiz Antoñanzas andreek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 28ko 1710E/2021 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez metatu eta ebatzi egin ziren errekurtsogile horiek beraiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako TEL-laborategiko teknikari espezialisten 31 lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketaren azken emaitzaren aurka eta lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48,4. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzea 11/2022 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea, Patricia Lizarraga Osés eta Iosune Ardaiz Antoñanzas andreek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 28ko 1710E/2021 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokiona. Ebazpen horren bidez metatu eta ebatzi egin ziren errekurtsogile horiek beraiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako TEL-laborategiko teknikari espezialisten 31 lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketaren azken emaitzaren aurka eta lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak.

2. Ebazpen hau balizko interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen aipatutako epaitegian, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 18an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2202576