42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2022rako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Donamariako Udalak, 2022ko urtarrilaren 19an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1.–Onestea 2022ko aste barneko jaiegunen egutegia, Donamariako Udalaren zerbitzuko langileentzat; hala, zehaztu zuen zein izanen diren 2022an ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16a: Herriko jaiak.

–Abuztuaren 17a: Tokiko besta.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Urteko banaketa doitzeko, baliogabeak izanen dira, 2022an epeak kontatzeari dagokionez, urriak 31 eta abenduak 5.

2.–Aditzera ematea baliogabeak izango direla 2022. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta lehen aipatutako udal bulegoetako jaiegunak.

3.–Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia ezartzea:

Astelehenetan eta ostiraletan: 12:00etatik 15:00etara.

Asteazkenetan: 11:00 etatik 15:00etara.

4.–Iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal iragarki-taulan eta web orrian.

Donamarian, 2022ko otsailaren 16an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2202461