42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, argitara ematen da 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24an.

Ziraukin, 2022ko otsailaren 15ean.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

2022KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

1. lanpostua.–Liburuzaina. Lan-araubidea. Lanaldi partziala. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %15,01. Mailako osagarria: %12. Berariazko betebeharra: elebiduna, B2 euskara maila. Egoera: hutsik.

Langileen izen zerrenda

1. lanpostua.–Ruiz Armendáriz, Raquel. Aldi baterako bitarteko lan-kontratua lanaldi partzialarekin. Antzinatasuna: 2020/01/07.

Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langileak (Artazuko, Ziraukiko, Girgillaoko eta Mañeruko Udalak):

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikuluak ezarritakoari jarraituz, adierazten da badirela organikoki Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren mende dauden langileak. Haren plantilla organikoan sartuta daude, eta hainbat toki-erakundetan ematen dituzte zerbitzuak:

–Idazkaria / kontu-hartzailea.

–Administrari-ofiziala.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua.

–Administrari laguntzailea.

–Zerbitzu orokorretakoa (lanaldi partzialean).

Iragarkiaren kodea: L2202249