42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, argitara ematen da 2022ko udal aurrekontuaren behin betiko onespena.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24an.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 187.920,68 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 7.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 53.250,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 193.166,14 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 72.379,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 1.086,40 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 514.802,22 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 59.237,36 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 212.579,93 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 181.336,40 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 60.148,53 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 1.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 514.802,22 euro.

Ziraukin, 2022ko otsailaren 15ean.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2202245