42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Gazteluberriko Udalak, 2021eko abenduaren 30ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa; erabakia 2022ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an.

Jendaurreko epea iraganik inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu da 2022ko plantilla organikoa.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 5. kapituluan xedatuarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VII. Titulua aldatu zuen martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoa ikusirik, argitara ematen da 2022rako plantilla organikoa.

PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

1 Gazteluberriko Udaleko idazkaria.

–Maila: A. Sarbidea: bitartekoa, %29ko lanaldiarekin.

–Gradua: 1.

–Konpentsazioa, kilometrajearengatik: joan-etorriak herrira.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Doña Maite Ibiricu Lecumberri. Administrazio-egoera: jardunean.

Gazteluberrin, 2022ko otsailaren 8an.–Alkatea, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2202038