42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

2022ko zerga-tasak

Barasoaingo Udalak, 2021eko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, erabaki zuen 2022rako karga-tasak onestea, gisa honetara:

–Lurraren kontribuzioa (balorazio txosten berria): %0,25.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ). (Nafarroako Gobernuak zehaztua).

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): %1,4.

–Gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga):

  • Karga-tasa: %12.

Koefizienteak. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatzea, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.

Barasoainen, 2022ko otsailaren 1ean.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2202214