42. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2022ko plantilla organikoa; erabakia 2021eko 284. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20an.

Jendaurreko epea iragan baita alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsita gelditzen da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea), eta argitara ematen da, betetzeko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Arroitzen, 2022ko otsailaren 3an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

PLANTILLA ORGANIKOA

Langileen zerrenda

1 Funtzionarioak.

1.1. Lanpostu kopurua: bat. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: idazkariaren lanpostukoa, %20, eta %3,72, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera. Egoera: hutsik.

1.2. Lanpostu kopurua: bat. Lanpostuaren izena: administraria. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanpostukoa, %23; mailakoa %12 (251/93 LFDaren 40.3.a eta 40.5 artikuluak), eta %3,36, 19/2009 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera. Egoera: hutsik.

1.3. Lanpostu kopurua: bat. Maila: C. Lanpostuaren izena: mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako arduraduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Osagarriak: lanaldiaren luzapenekoa (ordu malgutasuna), %10; mailakoa %12 (251/93 Legegintzako Foru Dekretuaren 40.3.e eta 40.5 artikuluak), eta %3,36 (19/2008 Foru Dekretua); eta lanpostukoa, %8 (251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 44. artikulua). Egoera: jardunean.

2. Lan-kontratudunak.

2.1. Lanpostu kopurua: bat, lanaldi erdian. Lanpostuaren izena: liburutegiko eta animazio soziokulturaleko arduraduna. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: mailakoa, %12. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

1 Funtzionarioak: Óscar Arbeo López. Maila: D. Gradua: 5. Administrazio-egoera: jardunean, albientea eta zerbitzu anitzetako enplegatua, aitortua 2008ko maiatzaren 30etik.

2. Administrazio-kontratudunak: Koba Valencia Caldevilla. Maila: A. Gradua: 3. Administrazio-egoera: jardunean, idazkaria, 1991ko azaroaren 20tik, etenekin.

3. Lan-kontratudunak: Javier Díaz Fernández. Maila: C. Administrazio-egoera: bitarteko izaerako lan-kontratuduna administrazio lanetarako, 2008ko apirilaren 21etik.

4. Lan-kontratudunak: Ana Rey Eguíluz. Maila: D. Administrazio-egoera: bitarteko izaerako lan-kontratuduna liburutegiko eta animazio soziokulturaleko lanetarako, 2008ko ekainaren 23tik.

Iragarkiaren kodea: L2202088